Willis Lamb

Wikipedia(e)tik
Willis Eugene Lamb» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Willis Lamb

Willis Eugene Lamb, Jr. (Los Angeles, 1913ko uztailaren 12a  - Tucson, Arizona, 2008ko maiatzaren 15a ) estatubatuar fisikaria izan zen. 1938an egin zuen doktoregoa, eta Columbia, Stanford, Harvard, Oxford, Yale eta Arizonako unibertsitateetako fisika-irakasle izan da. Bigarren Mundu Gerran irratiko mikrouhinak ikertu eta Columbiako Unibertsitateko Erradiazio Laborategiarekin lan egin zuen. Hidrogeno-espektroaren egitura hipermehea eta energia atomikoa neurtzeko metodoak aurkitu zituen. Hidrogeno-atomoaren portaera dela-eta, oker txiki batzuk ere aurkitu zituen Paul Diracen teorian. 1955ean Fisikako Nobel Saria jaso zuen Polykarp Kuschekin batera. Horren aurretik beste sari batzuk irabazi eta Estatu Batuetako Zientzia Akademiako kide aukeratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willis Lamb Aldatu lotura Wikidatan