Wilma Rudolph

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 30 apirila 2015
Wilma Rudolph, 1961ean.

Wilma Rudolph (Clarksville, Tennessee, AEB, 1940 - 1994) estatubatuar atleta izan zen.

Biografia

Haurtzaro gogorra izan zuen. Familia pobre batean sortua zen, eta pobreziari eta beltza izateagatik jasan behar izan zuen diskriminazioari aurre egin behar izan zien. Horrez gainera, lau urterekin elbarri gelditu zen, eta ezin izan zuen zortzi urte arte berriro oinez ibili. Baina sendatu egin zen, eta Bigarren Hezkuntzako ikasle zenerako, saskibaloiko jokalari bikaina zen, bere bizkortasunagatik nabarmendu ohi zena.

Dena dela, atletismoan lortu zituen garaipenik handienak, hain zuzen ere 1960ko Olinpiar Jokoetan, Erroman. 200 m-ko munduko errekorrari esker parte hartu ahal izan zuen Olinpiar Joko haietan, eta urrezko hiru domina irabazi zituen (bera izan zen hori lortzen lehena); urrea lortu zuen 100 eta 200 m-ko lasterketetan eta 4 x 100 m erreleboetan, bere taldearekin.

1961ean, Stuttgarteko Munduko Txapelketan, 100 m-ko errekorra finkatu zuen. Urte hartan utzi zituen alde batera lehiaketak.

Erreferentziak