Wittenberg
|
Wittenberg |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lutherstadt Wittenberg | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Mansfeld-Südharz |
|
| Alkatea | Eckhard Naumann | |
| Herritarra | wittenbergtarra | |
| Koordenatuak | 51°52′00″N 12°39′00″E / 51.866667°N 12.65°EKoordenatuak: 51°52′00″N 12°39′00″E / 51.866667°N 12.65°E | |
| Eremua | 240,32 km2 | |
| Garaiera | 67 m | |
| Posta kodea | 06886 |
|
| Biztanleria | 49.496 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 205,96 bizt./km² | |
| Matrikula | WB | |
| http://www.wittenberg.de/ | ||
Wittenberg Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuako hiri bat da, Halleko barrutian, Elba ibaiaren ertzean, Berlingo hiritik hego-mendebaldera. Bertan abiatu zen Erreforma Protestantea.
Unibertsitatea. Industria (kimikoa, papergintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1180. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. XV. mendearen bukaeran, Frederiko III.a Saxoniako hautesleak Wittenbergen ezarri zuen egoitza; orduan iritsi zen hiria gorenaldira. Hiria guztiz ospetsu bihurtu zen Martin Lutherrek Santu Guztien Elizako atarian bere 95 tesiak itsatsi zituenean. 1760. urtean, austriarrek hiriari eraso zioten eta erre egin zituzten zurezko ateak. Lutherren testua brontzezko ateetan grabatu zuten berriro. Zutik daude oraindik Luther bizi izan zen etxebizitza eta agustindarren komentuan izan zuen gela.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
| Eisleben eta Wittenbergeko Martin Lutherren memorialak1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Martin Lutherren estatua merkatu plazan |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 783 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Martin Luther Eislebenen jaio zen 1483ko azaroaren 10ean baina ia bizitza osoa Wittenbergen pasa zuen biziaren zatirik handiena. Berarekin erlazionaturiko hainbat toki Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1996an.
- Santu Guztien eliza, gazteluko eliza (Schlosskirche): Bertan idatzi zituen bere 95 tesiak 1517an.
- Andre Mariaren eliza (Marienkirche): bertako parrokoa zen.
- Lutherren etxea (Lutherhaus)
- Lutherren estatua: 1520an Aita Santuaren bula publikoki erre zuen puntu berean ezarri zuten estatua.
Herri eta hiri senidetuak [aldatu]
Göttingen (DEU)
Bretten (DEU)
Springfield (Ohio) (USA)
Békéscsaba (HUN)
Haderslev (DNK)
Galeria [aldatu]
-
Martin Lutherren Memoriala
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.