Wittenberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:05, 29 urtarrila 2016

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula automatikoa Wittenberg, izen ofiziala Lutherstadt Wittenberg, Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuko hiri bat da, Halleko barrutian, Elba ibaiaren ertzean, Berlindik hego-mendebaldera kokaturik dagoena. Bertan abiatu zen Erreforma Protestantea. 2011n 47.131 biztanle zituen[1].

Unibertsitatea dauka. Industria (kimikoa, papergintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.

Historia

1180. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. XV. mendearen bukaeran, Frederiko III.a Saxoniako hautesleak Wittenbergen ezarri zuen egoitza; orduan iritsi zen hiria gorenaldira. Hiria guztiz ospetsu bihurtu zen Martin Lutherrek Santu Guztien Elizako atarian bere 95 tesiak itsatsi zituenean. 1760. urtean, austriarrek hiriari eraso zioten eta erre egin zituzten zurezko ateak. Lutherren testua brontzezko ateetan grabatu zuten berriro. Zutik daude oraindik Luther bizi izan zen etxebizitza eta agustindarren komentuan izan zuen gela.

Ondasun nabarmenak

Eisleben eta Wittenbergeko Martin Lutherren memorialak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Martin Lutherren estatua merkatu plazan

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 783
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Martin Luther Eislebenen jaio zen 1483ko azaroaren 10ean baina ia bizitza osoa Wittenbergen pasa zuen biziaren zatirik handiena. Berarekin erlazionaturiko hainbat toki Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1996an.

  • Santu Guztien eliza, gazteluko eliza (Schlosskirche): Bertan idatzi zituen bere 95 tesiak 1517an.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): bertako parrokoa zen.
  • Lutherren etxea (Lutherhaus)
  • Lutherren estatua: 1520an Aita Santuaren bula publikoki erre zuen puntu berean ezarri zuten estatua.

Herri eta hiri senidetuak

Galeria

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wittenberg