Wladyslaw Stanislaw Reymont

Wikipedia(e)tik
Wladislaw Reymont» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wladyslaw Reymont
Wladyslaw Reymont
Datu pertsonalak
Jaio 1867ko maiatzaren 7a
Polonia Kobiele Wielkie, Łódź (Polonia)
Hil 1925eko abenduaren 5a
Polonia Varsovia (Polonia)


Władysław Stanisław Reymont (Kobiele Wielkie, Łódź, 1867ko maiatzaren 7a - Varsovia, Polonia, 1925eko abenduaren 5a) poloniar idazlea eta eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reymonten omenez egindako monumentua, Lodzen.

Kobiele Wielkie herri txikian jaio zen, Radomskotik hurbil. Eraikuntzako langilea, jostuna eta antzezlea izan zen idazten hasi aurretik. "Jasna Gora-rako erromesaldia", egunkari baterako egin zuen artikulu bati esker egin zen ezagun. Ondoren, Komediantka (1896, "Komedia egilea"), Spotkanie (1897, "Topaketa") eta Ziemia obiecana (1899, "Agindutako lurraldea") kontakizun-liburuak idatzi zituen. Gizarte industrialaren sorreraren zailtasunak aztertu zituen obra horietan.

Bestela, Chlopi (1904-1909, lau liburuki; "Nekazariak") obra handia izan zen idazlearen maisulana eta horri esker, 1924an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Harenak dira, halaber, "Ameslaria" (1911); Wampir (1911, "Banpiroa"); Rok 1794 (1913-1918, hiru liburuki; "1794. urtea") eta "Frontearen gibelean" (1919) kontakizun-liburuak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wladyslaw Stanislaw Reymont Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]