Wolf (1994ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wolf (euskaraz Otsogizon) 1994ko Mike Nichols alemaniar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko amodio filma bat da. Jack Nicholson, Michelle Pfeiffer, James Spader, Kate Nelligan, Richard Jenkins eta Christopher Plummer aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Negozio bidai baten ondoren, Will Randall (Jack Nicholson) ilargi beteko gau batez eta Vermont estatuko elurtutako errepide batean autoz bere etxera doa. Bapatean Willek autoarekin basapizti bat joko du. Autotik ateratzen denean itxuraz hilda dagoen otso bat dela ikusiko du. Otsoarengana hurbiltzean ustekabean kozka egin eta iluntasunean ihes egingo du. Will berriz ere autoan sartu eta bidaiari berrekingo dio. Jada hirian dela, Willek bere gorputzean aldaketa bitxiak nabarmendu eta ezohiko jokaera arraroa izaten hasiko dela jabetuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak