Wolfgang Köhler

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wolfgang Köhler (Reval, 1887ko urtarrilaren 21a - Enfield, Estatu Batuak, 1967ko ekainaren 11) alemaniar psikologoa. Berlin eta Princeton hirietako unibertsitateetan irakasle izan ondoren, tximino-antropoideen adimenari buruzko ikerketak egin zituen, eta formaren psikologia edo Gestalt delakoa sortu zuen Koffka eta Wertheimer psikologoekin batera. Obra nagusiak: Intelligenzprüfungen an Menschenaffen (1917, Tximinoen adimena), Die physischem Gestalten in Ruhe und im stationären Zustand (1920, Formaren psikologia atsedenaldietan eta egoera lasaietan), Gestalt Psychology (1929, Formaren psikologia).

Erreferentziak