Wolfsburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wolfsburg

 Saxonia Beherea
Schloss Wolfsburg Sued-West.JPG

armarria

Izen ofiziala Wolfsburg
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia Beherea
Hiri barrutia
Alkatea Klaus Mohrs (SPD)
Koordenatuak 52°25′23″N 10°47′14″E / 52.42306°N 10.78722°E / 52.42306; 10.78722Koordenatuak: 52°25′23″N 10°47′14″E / 52.42306°N 10.78722°E / 52.42306; 10.78722
Wolfsburg Alemania-n dago
Wolfsburg
Eremua 204,02 km2
Garaiera 63 m
Posta kodea 38400–38448
Biztanleria 121.451 bizt. (2010)
Dentsitatea 595,29 bizt./km²
Matrikula WOB
http://www.wolfsburg.de

Wolfsburg Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan kokatzen dena, estatuko ekialdean, Saxonia-Anhalt estatuko mugatik gertu. Helmstedt eta Gifhorn barrutiek inguratzen dute. Herriak, 204 kilometro karratutako hedadura du. Bertan, 2010ko azken egunean egindako azken erroldaren arabera, 121.451 biztanle bizi dira.


Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Aller ibaiaren ibilbidean dago herria, itsasoaren mailatik 63 metroko garaierara.

Volkswagen AG lantegia

Historia[aldatu]

1302an jadanik Wolfsburgeko gaztelua aipatzen bada ere, herria bera Naziek sortu zuten 1938ko uztailaren 1ean, Volkswagen enpresako langileak bizi izan zitezen. Stadt des KdF-Wagens bei Fallersleben izena izan zuen hasieran, baina britainiarrek okupatzerakoan gazteluaren Wolfsburg izena ezarri zioten.

50. hamarkadan inmigrazio handia hartu zuen, batez ere italiarrak iritsi zirelarik. Hiria hobeto gobernatzeko 1958an udaletxe berria inauguratu zen.

Ekonomia[aldatu]

Herria, oso ezaguna da bertan Volkswagen auto enpresa sortu zelako. Herrian bertan dago enpresa honen egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

Hiru gaztelu daude Wolfsburgeko lurretan, hala nola:

  • Wolfsburg gaztelua (Schloss Wolfsburg): XIII mendeko gaztelua.
  • Neuhaus gaztelua (Burg Neuhaus): XIV mendeko gaztelua.
  • Fallersleben gaztelua (Schloss Fallersleben): XVI mendeko gaztelua.

Kirolak[aldatu]

Hiriko futbol taldea VfL Wolfsburg da eta 2009an Alemaniako Bundesliga irabazi zuen. Izotz hockey taldea ere badu, EHC Wolfsburg Grizzly Adams, Alemaniako talderik onenetakoa delarik.

Hiritar ezagunak[aldatu]

Hiri senidetuak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]