Wolverine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wolverine pertsonaiaren cosplay egiten.

Wolverine Marvel Comics argitaletxeko superheroia da, X-Men taldeko kidea. Pertsonaia, fikzioan, XIX. mendean jaio zen Kanadan, James Howlett izenarekin. Ondoren, Logan izenarekin ere ezaguna egin zen. Denboraren poderioz, pertsonaiak istorioa eta ezaugarri propioak garatu zituen.

Izatez, basa sena du. Barneko hezurdura Adamantium izeneko gaiaz estalia du eta atzapar bilkorrak erakusten ditu; bere burua berehala sendatzeko ahalmena ere badu. Ahalmen horri, hain zuzen, zor dio ikaragarrizko bizitza-luzera.

Lehenengo aldiz 1974 urtean azaldu zen komikian, The Incredible Hulk#180 argitaratzean. Sortzaileak Len Wein eta Herb Trinble komikileak izan ziren. John Romita Sr-ek ere parte hartu zuen sorrera horretan. 1975 urtean X-Men talde kide gisa azaldu zen, Charles Xavierrek bildutako mutanteen artean. Ondoren, Jean Grey Institutua abiatuta, hango mutante berrien irakasle eta zurtoina gisa ikusiko dugu. X-Men Taldeko gidoiak Chirs Claremont gidoilariak eta John Byrne komikilariak elkar lanean egiterakoan, gero eta nabarmenagoa izan zen Wolverine pertsonaiaren arrakasta. Azkenean, 1982 urtean hasi zen serie propioa argitaratzen bere izenarekin.

Gidoilari eta marrazkilari ezberdinek pertsonaiaren bertsio propioak egin dituzte. Besteak beste, gidoilarien artean, Peter David, Archie Goodwin, Larry Hama eta Mark Millar ditugu. Marrazkilarien artean, bestalde, John Buscema, John Byrne, Marc Silvestri, Adam Kubert edo John Romita Jr.

Komikiez gain, pertsonaiak ibilbidea luzea egin du, moldaketa zinematografikoak eta bideojokoak egin baitira komikian oinarrituta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]