Wrangel uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wrangel uharteko natura erreserba1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Siberia WR.png

Uhartearen kokapena

Mota Naturala
Irizpideak ix, x
Erreferentzia (ID) 1023
Kokalekua  Errusia
Eskualdea2 Asia
Izen ematea 2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Wrangel uhartea (errusieraz: о́стров Вра́нгеля, ostrov Vrangelya) Ozeano Artikoko uhartea da, Txuktxi itsasoa eta Ekialdeko Siberiako itsasoaren artean kokatuta. 180° meridianoak zeharkatua, Nazioarteko egun aldaketa lerroa ekialderantz mugitu zuten handik Txuktxi penintsula saihesteko. Gertuen duen lurraldea Herald uhartea da[1]

Wrangel uharteak zein Herald uharteak Erreserba Natura osatzen dute, Errusiako Ingurumen Ministerioak kudeatua. Uhartea eta inguruko urak 1976an zapovednik (natura erreserba zorrotza) sailkatu zuten eta 2004an Unescok gizateriaren ondare kategoria eman zion.

Uharteak 125 kilometroko zabalera eta 7.600 km² azalera du. Lekurik garaiena Sovetskaia mendia da, 1.096 metro dituena[1].

Politikoki Txukotka izeneko autonomia barrutiko zati bat da.

Mamut iletsuak bertan K. a. 1650ean bizi ziren, espezie honen azkenengo kolonia izanik[2][3].

Koordenatuak: 71°14′N 179°25′W / 71.233°N 179.417°W / 71.233; -179.417

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wrangel uhartea Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Kosko, M.K., M.P. Cecile, J.C. Harrison, V.G. Ganelin, N.V., Khandoshko & B.G. Lopatin, 1993, Geology of Wrangel Island, Between Chukchi and East Siberian Seas, Northeastern Russia. Bulletin 461, Geological Survey of Canada, Ottawa Ontario, 101 pp.
  2. Kh. A. Arslanov, G. T. Cook, Steinar Gulliksen, D.D. Harkness, Touvi Kankainen, E. M. Scott, Sergei Vartanyan & Ganna I. Zaitseva, S. L. Vartanyan, Consensus Dating of Remains from Wrangel Island, Radiocarbon, Volume 40, Number 1, (Tucson: Radiocarbon, 1998), 289-294.
  3. Sergei L. Vartanyan, Alexei N. Tikhonov & Liobov A. Orlova, The Dynamic of Mammoth Distribution in the Last Refugia in Beringia, Second World of Elephants Congress, (Hot Springs: Mammoth Site, 2005), 195.



Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.