Wuppertal
|
Wuppertal |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Wuppertal | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Düsseldorf |
|
| Alkatea | Peter Jung (CDU) | |
| Koordenatuak | 51°16′0″N 7°11′0″E / 51.26667°N 7.18333°EKoordenatuak: 51°16′0″N 7°11′0″E / 51.26667°N 7.18333°E | |
| Eremua | 168,41 km2 | |
| Posta kodea | 42001-42399 |
|
| Biztanleria | 349.721 bizt. | |
| Dentsitatea | 2.076,6 bizt./km² | |
| Sorrera | 1929 | |
| Matrikula | W | |
| http://www.wuppertal.de | ||
Wuppertal Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. 2010 urte amaieran 349.721 biztanle zituen hiriak. Hiriak Wuppertal Institutua dago Europar Batasuneko klima, ingurumen eta energiaren ikerketa zentrorik handiena.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Ruhr eremuaren hegoaldean kokaturik dago, Düsseldorfen ekialdean, konkretuki Wupper ibar osoa hartzen du, hortik bere izena, Wuppertal (Wupper ibarra).
Historia[aldatu]
Wuppertal hiri nahiko berria da, 1929an Wupper ibarrean zeuden hainbat herri elkartuz sortu zena. Hala ere k.a. 1000 urterako ingurua populatua izan zenaren aztarnak aurkitu dira.
Ibarreko herrien lehenengo dokumentazio idatziak XI eta XIV mende artekoak dira. Cronenberg (1050), Barmen (1070), Elberfeld (1161), Schöller (1182), Ronsdorf (1246), Beyenburg (1298), Langerfeld (1304), Dönberg (1355) eta azkenik Vohwinkel (1356). Herri hauek guztiak Bergeko dukeari zegozkion.
Bigarren Mundu Gerran aliatuek bonbakatu ondoren %40a suntsiturik geratu zen arren, Ölberg langile auzo historikoa eta Briller Viertel burgesa ez ziren kaltetuak izan. Gerraren ondoren britainiarren okupazio eremuan gelditu zen.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
Wuppertaleko 4.500 eraikin "monumentu nazional" izendatuak izan dira.
- Ölberg auzoa: Alemaniako berezko langile auzo handiena da. Izenak "olio mendia" esan nahi du, izan ere burgesek argi indarra zuten arren langileek gauez olio lanparak erabili behar izituzten.
- Briller Viertel auzoa: Enpresagizonen auzo burgesa da. XIX mendeko etxeak daude bertan.
- Stadthalle Musika Jauregia: Gilen II.a Alemaniakoak 1900an inauguratu zuen musika jauregi ederra da.
- Wuppertalgo Dantza Antzokia (Tanztheater Wuppertal): Pina Bausch koreografo alemaniarrak sorturiko dantza modernorako eraikina da. Mundu mailako fama du.
- Schwebebahn tren zintzilikatua: Wupper ibaia gurutzatzeko 1900ean inauguraturiko tren berezia. 13 kilometrotako luzera du.
- Lorategi botanikoa (Botanischer Garten Wuppertal): 1890an sortu zen Eller ehungintza lantegiak zuen "villa" batean.
- Engelsen etxea: Friedrich Engels bizi izan zen XVIII mendeko etxea. berari buzuko museoa dago bertan.
Hiri senidetuak[aldatu]
Wuppertal ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
Hiritar ezagunak[aldatu]
- Friedrich Engels (1820-1895) filosofo eta iraultzailea.
Kanpo loturak[aldatu]
| Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||