Wyoming
|
Wyoming |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: Equality State (Berdintasun Estatua) | |||
| Goiburua: Equal rights | |||
| Hiriburua | Cheyenne | ||
| Hiri handiena | Cheyenne | ||
| Eremua | 253.348 km² | ||
| Biztanleria | 522.830 (2007) | ||
| Dentsitatea | 2,08 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | Matt Mead (R) | ||
| Senatariak | Mike Enzi (R) John Barrasso (R) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Wyo. US-WY |
||
| www.wyoming.gov | |||
Wyoming Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Estatu honetako hiririk handiena Cheyenne da, hiriburua. Estatu Batuetako estatuetatik biztanle gutxien dituena da Wyoming. Beste hiri nagusiak Casper eta Laramie dira.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Muga hauek ditu: iparraldean eta ipar-mendebaldean, Montana; ekialdean, Hego Dakota eta Nebraska; hegoaldean, Colorado; hego-mendebaldean, Utah; mendebaldean, Idaho.
1.500-2.000 metro arteko goi-lautada da Wyoming-eko lurraldea, mendikateek eta sakanek hautsita. Ekialdeko eskualdeak Missouri ibaiaren adarrek ureztatzen dituzte (Powder, Cheyenne, Belle Fourche, North Platte). Hego Dakotako mugan Black Hills mendiak daude. Estatuko erdialdea eta mendebaldea Rocky Mountains sistemaren barnean daude, eta han daude lurraldeko mendialde eta mendi garaienak: Laramie, Big Horn, Absaroka, Teton, Wyoming eta Wind (4.207 m Gannett mendian). Mendialdeon artean sakanak daude, Yellowstone Parke Nazionala esaterako, izen bereko aintzira barne.
Biztanleak[aldatu]
Wyomingeko biztanle-dentsitatea Estatu Batuetako txikiena da Alaskaren ondotik (1,8 biztanle km2-ko). Biztanleen laurdenak hirietan bizi dira, eta nekazaritza-eremuetan gainerakoa. Indiarrak % 2 baino gutxiago dira gaur egun, eta Wind River esparruan bizi dira. % 95etik gora zuriak eta hispanoak dira, eta badira, halaber, mexikar, eskandinaviar, italiar eta alemaniar talde txikiak.
Ekonomia[aldatu]
Turismoa (Yellowstongo eta Great Tetongo parke nazionalak), meategiak (petrolioa, gasa, ikatza, uranioa, burdina, fosfatoak), abere-hazkuntza (ardi- eta behi-azienda), basogintza eta sakanetan eta ibaien ertzetan egiten den laborantza (azukre-erremolatxa, garia, garagarra, patata) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria (petrolio-findegiak, zurgintza, janari-industria) hiri nagusietan baizik ez dago.
Historia[aldatu]
Siuxak eta txeieneak («oin beltzak») bizi ziren bertan 1743. urtean La Vérendrye anaia esploratzaileak hara heldu zirenean. 1834. urtean sortu zuten Laramieko lehen gotorleku egonkorra. 1867. urtean, burdinbidea eraiki zutenean, egin zen erabateko kolonizazioa. 1890. urtean, Estatu Batuetako 44. estatu bihurtu zen.
Kanpo-loturak[aldatu]
|
||||||||||||||||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.