Xabi Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabi Fernandez» orritik birbideratua)
Xabi Fernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Fernández Gaztañaga
JaiotzaIbarra1976ko urriaren 19a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakskipperra
Pisua81 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Jasotako sariak

Xabier Fernández Gaztañaga (Ibarra, 1976ko urriaren 19a) euskal herritar kirolaria da, belako 49er klasean aritua, Iker Martinez de Lizarduirekin batera.

Olinpiar Joko bitan hartu du parte: 2004an eta 2008an, bitan izan da munduko txapelduna (Atenasen 2004an eta Hawaiiko Kaneohen 2002an), eta hirutan Europakoa.

2008ko Olinpiar Jokoetan, Iker Martinez de Lizarduik eta biek zilarrezko domina lortu zuten 49er bela diziplinan, abuztuaren 17an. Danimarkar irabazleek Kroaziako selekzioaren belaontzia erabili zuten azken proban, beren ontziko masta entrenamenduetan apurtu zutelako. Ontzi aldaketa arauditik kanpo zegoenez, irabazleen aurkako helegitea aurkeztu zuten, baina abuztuaren 18an bela arloko epaimahaiak atzera bota zuen helegitea, eta zilarrezko domina irabazi zuten.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza Kategoria
2001 Munduko Txapelketa Malcesine Italia 2. 49er
Europako Txapelketa Brest Frantzia 2. 49er
2002 Munduko Txapelketa Kaneohe Ameriketako Estatu Batuak 1. 49er
Europako Txapelketa Grimstad Norvegia 1. 49er
2003 Europako Txapelketa Laredo Espainia 3. 49er
2004 Olinpiar Jokoak Atenas Grezia 1. 49er
Munduko Txapelketa Atenas Grezia 1. 49er
2006 Europako Txapelketa Weymouth Erresuma Batua 3. 49er
2007 Europako Txapelketa Marsala Italia 1. 49er
2008 Europako Txapelketa S'Arena Espainia 1. 49er
Olinpiar Jokoak Beijing Txinako Herri Errepublika 2. 49er

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]