Xabier Alonso
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Xabier Alonso Olano | |
| Jaio | 1981eko azaroaren 25a (31 urte) | |
| Tolosa (Gipuzkoa) | ||
| Posizioa | Erdilaria | |
| Garaiera | 183 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 2000-2001 2003-2004 2004-2009 2009- |
Real Sociedad B Real Sociedad Liverpool FC Real Madrid |
39 (2) 126 (10) 143 (15) 104 (4) |
Xabier Alonso Olano, ezagunagoa Xabi Alonso izenarekin, (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko azaroaren 25a - ) futbolari gipuzkoarra da, 2000ko hamarkadako ezagunenetarikoa dena Europa mailan.
Eibar eta Errealean hainbat urte jokatu ondoren, Liverpool futbol talde ingelesak fitxatu zuen 2004.urtean. Talde honekin Futboleko Txapeldunen Liga irabazi zuen.
Espainiar eta euskal selekzioetan jokatu du hainbat aldiz.
Periko Alonsoren semea eta Mikel Alonsoren anaia da.
Eduki-taula |
Kirol ibilbidea [aldatu]
Hastapenak [aldatu]
Real Sociedad B taldean hasi zen 1998-99ko denboraldian, eta hurrengo urtean talde nagusira jauzia egin zuen, bertan hiru denboraldiz jokatuz, guztira 126 partida eta 10 gol lortuz (ligan 116 p/9 g). Tartean, Eibar taldean utzita jokatu zuen 2000-01ean (14 p/0 g).
Talde txuri-urdinean nabarmendu egin zen joko antolatzaile moduan, eta txapeldunorde gelditu zen Errealarekin urte bikaina egin ondoren.
Taldeak [aldatu]
Ospea irabazita, kanpora joateko eskaintzak jasotzen hasi zen, eta 2004an Ingalaterra aldera joan zen jokatzera, Liverpool FC taldeak fitxatuta. Hango jarraitzaileek harrera beroa egin zioten, eta 5 denboraldiz jokatu izan du talde gorriarekin. Birritan jokatu ahal izan du Txapeldunen Ligaren finala, 2005ean garaile suertatuz. Azkenik, 2009an Real Madridek jokalaria erosi du, Liverpoolen guztira 206 partidatan ibili eta 19 gol sartuz.
| Taldea | Herrialdea | Urtea |
|---|---|---|
| Real Sociedad B | Euskal Herria | 1999-2000 |
| SD Eibar | Euskal Herria | 2000-2001 |
| Real Sociedad | Euskal Herria | 2001-2004 |
| Liverpool FC | Ingalaterra | 2004-2009 |
| Real Madrid | Espainia | 2009- |
Nazioarteko selekzio txapelketetan [aldatu]
2008an Espainiako selekzioarekin Europako txapelketa nagusia ere eskuratu zuen. 2009ko uztaila arte 56 partida jokatu ditu espainiar taldearekin eta 5 gol sartu. Euskal Herriko futbol selezioarekin ere partiduak jokatu ditu.
Palmaresa [aldatu]
- Txapeldunen Liga 1: 2005ean txapelduna eta 2007an txapeldunordea (Liverpool FC).
- Europako Superkopa 1: 2005 (Liverpool FC).
- Ingalaterrako Kopa 1: 2006, (Liverpool FC).
- Espainiako liga: 2003an txapeldunordea (Real Sociedad).
- Eurokopa 1: 2008, Espainiako Selekzioarekin.
- Munduko Kopa 1: 2010, Espainiako Selekzioarekin.
- Errege kopa Real Madrilarekin.
Bestelako sariak [aldatu]
2010 urtean Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Jokalariaren informazioa Errealaren webgunea
- (Euskaraz) "Futbol jokoa kate lana da, eta ni komertzial bat naiz" Elkarrizketa Argia astekarian (2006-07-30)