Xabier Isasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Isasi


Eusko Legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2016ko abuztuaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Udako Euskal Unibertsitateako zuzendari

2000 - 2004
Bizitza
JaiotzaBilbo1956ko irailaren 6a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, psikologoa eta estatistikaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Gaindegia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Inguma: xabier-isasi-balanzategi

Xabier Isasi Balantzategi (Deustu, Bizkaia, 1956ko irailaren 6a) Euskal Herriko Unibertsitatean psikologia eta estatistikako irakaslea da. 2000 eta 2004 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen. Gaindegia behategiko zuzendaria ere izan da. Eta 2013tik 2017ra legebiltzarkidea izan zen Gasteizen.[1]

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UPV/EHUko irakaslea da Donostiako Psikologia Fakultatean; Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailean egiten du lan 1988tik. Fakultate horretako eta sail horretako idazkaria izan da. Horrez gainera, Durangoko Abarrak Euskaltegiko (AEK) zuzendaria, UEUko zuzendaria.[2] Besteak beste gai hauek irakatsi ditu: Analisi anitzaldagarriak, Arloanitzeko azterketa, Datuen azterketa, Gizarte zientziei aplikaturiko estatistika, Portaera zientziei aplikaturiko ikerketa-metodologia, eta Psikologiaren ereduen eraikuntza eta balioespena.[3]

Ikertzailea. Euskararen soziometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bat soziolinguistika aldizkaria 1999-07-30

Euskararen kale erabileraren neurketak egiteko metodologia sortzeko lehen ahaleginetan ekarpen handia egin zuen Xabier Isasik erabilerari buruzko teorizazioan Jose Luis Alvarez Enparantzarekin batera, Siadeco-ko Iñaki Larrañagak metodologiari dagokionean, eta EKBk proiektuari maila orotako babes eta laguntza logistikoa eskainiz.

Ordurako doktorego-tesia 1991n aurkeztuta zuen EHUn izenburu honekin: Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa. Maria Jose Azurmendirekin eta Joan Guardia Olmos irakasleen zuzendaritzapean landu zuen.[4][5]

1993an Ikerketa-proiektu batean Lore Erriondorekin hizkuntzen arteko harreman eta nagusitasun linguistikoak aztertu zituen, hezkuntza-eredu elebidunak eta/edo murgiltze-ereduak eta hizkuntzen arteko harremanak dituzten subjektuetan. Horren segidan Hizkuntz eredu elebidunetan eskolatutako nerabe elebidunen hizkuntza arautzailea aztertu zituen beste proiektu batean Iñaki Alegriarekin eta Lore Erriondorekin berriro. Geroago 2002an  "Communivative Development Inventory" testaren euskarazko egokitzapena landu zuen beste hainbat ikertzailerekin nazioarteko mailan.[6]

Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria (2000-2004)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Isasi eta Karmele Artetxe Inguma datu-basearen bigarren bertsioa aurkezten (Egunkaria, 2003-01-24)[7]

Krisi larria pairatzen zuen UEUk 2000. urte hartan, Xabier Isasik zuzendaritza hartu zuenean 25. urteurrena ospatu berria zen baina ekonomikoki txarto zebilen. Iruñeko udako ikastaroak izan ziren UEUren funtzionamenduaren bizkarrezurra ordura arte,[8] baina formula hori nahikoa agortuta zegoen, garai hartan lortuta baitzegoen hainbat gradutan ikasleek ikasturte osoan euskaraz ikastea. Egoera horretan bi asteko udako ikastaro "klasiko" estrak ez ziren oso erakargarriak ikasle haientzat, gaindituta geratu ziren ikastaro mota haiek. Baina krisi hartatik eredu berria sortu zen, jardueran moldaketa ugari sortu ziren.

2000tik 2004ra bitarteko lau urteetan UEUk kontratatu zituen geroago urteetan lantaldea osatuko zutenak: komunikazio arduraduna, Informatikaria, pedagogoa, testu-zuzentzailea, pedagogoa... Urte horietan UEUk egoitza berria zabaldu zuen Bilbon, Eibarren eta Baionan. Udako ikastaroak erruz zabaldu ziren udazkenera eta udaberrira. Euskarazko lehen graduondokoak eta masterrak ireki ziren 2001ean. Profesional euskaldunen lehenengo bilkurak antolatu ziren garai hartan.[9][10]

2000. urtean idazkari nagusiaren kargua Ane Sarasuak hartu zuen, Isasik eta ordura arte idazkari nagusia izan zen Mari Karmen Menikak proposatuta. Sarasua izan zen geroztik aldaketa horretako finantzak eta lan talde berriaren osaketa gidatu zituena.

2000an Inguma datu-basea sortu zuen UEUk, euskarazko komunitate zientifikoaren datuak biltzen aitzindaria izan zena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Isasik hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 90 lan baino gehiago dira.[11] Hona hemen lan nagusiak:

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Isasi Balanzategi, Xabier. (2013). «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  2. Xabier Isasi | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  3. «Xabier Isasi Balanzategi :: Irakasgaiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  4. Isasi Balanzategi, Xabier. «Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  5. Isasi Balanzategi, Xabier. (1991). Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-163-1. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  6. «Xabier Isasi Balanzategi :: Ikerketa proiekuak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  7. (Ingelesez) Berria.eus. (2003-01-24). «Inguma datu baseak 13900 bisita izan zuen iaz. (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003)» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  8. (Ingelesez) Gallastegi, Haritz. (2001-06-20). «Xabier Isasi, UEUko zuzendaria: "Ikasleek antolakuntzan parte hartzen dute. Ikastaroen dinamikan txertatuta daude"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  9. «Sarasua Aranberri, Ane - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  10. Alegria, Iñaki; Erriondo, Lore; Isasi, Xabier; Sarasua, Ane. (2022-02-23). SolastUEU Euskarazko unibertsitatea 20220223. (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  11. Xabier Isasiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>100 produktu)
  12. Erriondo Korostola, Lore; Isasi Balanzategi, Xabier. (2017). Hizkuntza-normalizazioa. Planak eta plangintzak ikastetxeetan. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9082-659-1. (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
EH Bilduko hautagaiak 2012ko EAEko hauteskundeetan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]