Xabier Lizardi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xabier Lizardi
Xabier Lizardi
Lizardi 1933an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Joxe Maria Agirre Egaña
Ezizena Lizardi
Jaio 1896ko apirilaren 18a
Euskal Herria Zarautz, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1933ko martxoaren 12a
Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Jose Maria Agirre,[1] ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzku Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratuta, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero Aitzolek argitaratu zituen haren Umezurtz Olerkiak.

Gerra Zibilaren aurretiko olerkari lirikorik behinena, izadiaren —izadi edertuaren— olerkaria izan zen. Lizardiren prosa haren poesia bezain originala da. Itz Lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Hamar urte zituela, Tolosara aldatu zen familia, eta han hasi zen berreskuratzen erdi galdua zuen euskara. 1916an Bilboko Euzko-Deyan idazten hasi zen, Zarauztar Sabin eta Samaiko Zulo izengoitiaz izenpetuz bere lanak. Urtebete geroago (1917) Zuzenbide ikasketak amaitu zituen Madrilen. Perot fabrikako kudeatzaile izateko kontratatu zuten (1923).

Arrasaten 1927an ospatu Euskeraren Egunean nabarmendu zen, lehen aldiz Xabier de Lizardi izengoitia erabiliz. Euskararen aldeko ekintzaile nekagaitz agertu zen: euskarazko egunkari baten argitaratze asmoa landu zuen; Larramendiren ohoretan egin ziren literatura jaiak antolatu zituen, eta ekinaldi askotako lankidea izan zen (Errenteriko Euskeraren Eguna, Segurako Ume Euskaldunaren Eguna, Bergarako Euskeraren Eguna, Kirikiño Sariaren antolakuntza, eta abar).

Euskaltzaleak elkarteak, Lizardi bazkide zuela, sakabanatuta zeuden olerkariak bildu nahirik, Euskal Poesiaren Eguna antolatu zuen Errenterian Luis Jauregiren omenetan (1930). Bertan esku hartu zuen Lizardik, hiru poesia aurkeztuz. Hurrengo urteko ekitaldirako, Tolosan Emeterio Arreseren ohorez idatzitako Urte-giroak ondu zuen, «Lizardiren obrarik garaiena» (Aitzol). 1932an Biotz-Begietan, olerki bilduma ospetsua, eta bi antzerki lan, Laño ta izar eta Bi aizpak argitaratu zituen. Urte berean Kirikiño Saria irabazi zuen Etxe barne bizia izeneko artikuluarengatik.

Hil ondoren Lizardiren beste liburu bat plazaratu zen: Umezurtz-Olerkiak (1934). Urte berekoa da Itz Lauz izeneko artikulu bilduma. Geroago, 1953, Ezkondu ezin zitekeen mutilla antzerki lana agertu zen.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Poesia

[aldatu] Antzerkia

[aldatu] Artikuluak

[aldatu] Aipamenak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak