Xamar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar" (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956), irakasle nafarra da.

Erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiaz. Halaber, ikuspuntu berriak plazaratu ditu hizkuntzaren arazoari buruz, batez ere José María Sánchez Carrión "Txepetx"en planteamendu ekolinguistikoak, Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin dituenak eta eztabaida sortu dutenak.

Orhipean: Gure herria ezagutzen du lanik ezagunena, orain arte espainolera, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli baita.

Bibliografia [aldatu]

  • Orhipean: Gure herria ezagutzen (Pamiela, 1992).
  • 1898, Garralda (Pablo Mandazen Fundazioa, 1998).
  • Orekan: Herri eta Hizkuntzen ekologiaz (Pamiela, 2001).
  • Euskara jendea : Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza (Pamiela, 2006).

Kanpo loturak [aldatu]