Xana

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xana urjauzietan zein iturrietan egoten den maitagarria da. Normalean ur azpian altxorrak gordetzen dituzte. Edertasun handiko neska gazteak izaten dira, ile eta begi argiak dituzte, urrezko orraziz ilea orrazten dute eta gizonak haien edertasunez eta altxorrei buruz hitz eginez engainatzen dituzte. Xanino deitutako ume txiki eta iletsuak dituzte, baina semeei bularra ematerik ez dutenez inguruko herrietako ama baten umearekin trukatzen dituzte amak jakin gabe. Egunerokotasunean bakarrik badaude ere, San Juan gauean taldean bildu eta dantza egiten dute. Kuelebre pertsonaiek zaintzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]