Xari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xari
View of Chari.jpg
Xari ibaiaren ikuspegia
Kokapena  Kamerun
 Txad
 Afrika Erdiko Errepublika
Luzera 1.400 km
Arroa 548.747 km²
Emaria 1972an, 537 m³/s
Iturburua Afrika Erdiko Errepublika
Ibai ahoa Txad aintzira
Charirivermap.png

Xari ibaia[1] Afrikako ibai luzea. Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, eta Txad aintziran isurtzen ditu urak. Ibilbidearen zati bat Txad eta Kamerunen arteko muga naturala da.

1.400 km-ko luzera du, eta 548.747 km²-ko arroa. Munduko 55 arro handienen artean dago. Ibaiadar garrantzitsuenak Sara, Aouk, Bahr Keïta, Salamat eta Logone dira. Sarh eta N'Djamena hiriak dira zeharkatzen dituen hirietako batzuk.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chari ibaira iritsi ziren lehen europarrak Dixon Denham, Hugh Clapperton eta Walter Oudney britaniarrak izan ziren, eta Txad aintzirara iritsi ziren 1823an.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chari ibaia.

Chari ibaia Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, Bamingui eta Gribingui ibaien elkargunean, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko mugan. Bamingui ibaia 50 km-tan zehar Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga naturala da. Ibaiaren tarte honetan, Bangoran ibaiarekin bat egiten du, eta biek Bamingui-Bangorameko Parke Nazionala mugatzen dute.

Ondoren, Txadeko lurretan sartu baino pixka bat lehenago, eskuinetik Bahr Aouk ibaiarekin egiten du bat, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga eginez.

Chari ibaia Txadeko hiriburua (N'Djamena) zeharkatzen du, eta bertan ibaiadar nagusietako bat (Logone) hartu ondoren, Txad aintziran isurtzen ditu urak. Txad aintziraren uren % 80a Charitik datoz.

Ibaiaren ibilbidearen azkeneko zatiak, Kamerun eta Txaden arteko muga egiten du, eta Logone ibaiarekin batera, Djamenan dauden 6.000 km²-ko lautadak urpetzen ditu.

Zeharkatzen dituen hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xari Aldatu lotura Wikidatan