Xemen I.a Gaskoiniakoa
Xemen I.a Lope[1] Baskoniako dukea (812-816)[2] izan zen, Luis Errukitsuak kendu arte.
Biografia [aldatu]
Hasieran, 781 inguru, Karlos Handiak Bordeleko konde (pagus Burdegalensis) izendatu zuen. Beharbada baskoia zen, balizko Gaskoniako dukea izan zen Aldariko edo Gaskoniako duke de iure izan zen Lope II.aren semea. Azkena aita bazuen, Antso I.a, Lope Centullo, eta Gartziaren anaia izango zatekeen.[3] Gartzia I.a eta Xemen II.a semeak zituen. nahiz eta aditu batzuk kontrakoa esan, ez zen Iruñeko Erresuma gobernatu zuen Semeno leinuaren aitzindaria. Batzuen ustez, arbaso frankoak zituen.[4]
Beste historialari batzuen arabera, berriz, Baskoniako dukearen aurkari izango zen 778. urtean, Karlomagnoren babesean (Bordeleko konte izendatu zuen), eta horrek ekarri omen zuen Orreagako Gudua (778).
Kargua kendu zionean, matxinotu eta Luis Errukitsuak Akizen hartu zuen mendean. Orduan, enperadoreak Pirinioak zeharkatu eta Iruñean finkatu zen[5]. Batuzen ustez, horrek esan nahi du Xemenen garaietan Baskoniako dukerria Pirinioz bestaldekoa izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Seguin gaskoierazko bere izena izan zen, agian germaniar jatorrizko arroa zuena. Sigiwinus, Siguvinus, Siguinus, Siguin, Sigiwin, Sigwin edo Sigoin ere idazten zuten. Euskaraz Semen zen, agian Biblian agertzen den Simon edo "seme" hitzarekin loturikoa. Euskaraz Scimin, Skimin, Scemenus, Semen, Semeno, Xemen edo Ximen, gaztelaniaz Ximeno edo Jimeno da. Biak, Semen eta Seguin, orduko iturrietan agertzen dira. Lope, berriz, Lupus latinez, Loup frantsesez, Lop gaskoieraz, Otsoa euskaraz eta Lobo edo Lope gaztelaniaz da.
- ↑ Monlezunen ustetan 814 eta 815 artean. Monlezun, Jean Justin. Histoire de la Gascogne. 1846.
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ "Vita Hludovici" liburuan ex gente Francorum dela esaten da
- ↑ Collins, Roger. "The Basques". Londres: Blackwell Publishing, 1990
| Aurrekoa Antso I.a Lope Gaskoniakoa |
Baskoniako dukea 812-816 |
Ondorengoa Gartzia I.a Xemen Gaskoniakoa |
| Baskoniako dukeak | ||
|---|---|---|
|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailauak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lope I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lope II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Centullo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailauak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako dukerriari lotu zitzaion.** |
||