Xerezade

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xerezade 
Mila gau eta bat gehiago saileko pertsonaia

Espeziea Gizakia
Sexua Emakume
Herrialdea Pertsiar
Senideak Xariar
Seme-alabak 3 seme
Lanbidea Erregina

Xerezade (arabieraz شهرزاد, Shahrazād, persiar jatorriko izena) Mila gau eta bat gehiago ipuin arabiarreko liburuan narratzailea da.

Atalez osatutako istorioak Xariar sultana (persieraz شهريار edo "errege handia") egunero emakume birjin batekin ezkontzen zela dio, baita aurreko eguneko emazteari burua moztea agintzen zuela ere, bere lehen emaztea traizio egiten harrapatu baitzuen. Xerezade ezagutu zuenerako jada 3.000 emakumeri burua moztea agindu zuen.

Bere aitaren kexuei kasurik egin gabe, Xerezadek bere gogoz pasa zuen gau bat erregearekin. Behin errege ganberetan, Xerezadek sultanari bere ahizpa maitea zen Dunyazada azken aldiz agurtzea eskatu zion. Bere eskaera onartu eta bere ahizpa aurkitzean, Xerezadek sekretuan pentsatu zuen bezala, ipuin bat kontatzen hasi zitzaion gau osoan zehar. Xerezade ipuina kontatzen ari zen bitartean, erregea esna mantendu zen eta harriduraz ere entzun zuen lehen istorio hura eta azkenean beste bat eskatu zion, baina Xerezadek ez zegoela denborarik esan zion, jada eguna argitzen ari baitzen. Orduan erregeak bizia barkatu zion, etortzeko zegoen istorioak askoz interesgarriagoa baitzirudien.

Eta honela erregeak Xerezade bizirik mantendu zuen egonezinez istorio berri baten aurrerapena eskatzen zuen bitartean, mila eta bat gautan abentura ugari kontatu ondoren, eta jada hiru seme-alaba zituela, erregea ez zen soilik entretenitua izan, baizik eta baita modu jakintsuan moraltasunean eta abegikortasunean Xerezadek hezia, ordutik aurrera bere erregina bihurtu zena.

Istorio hauen muina Hezar-afsana edo "Mila mitoak" (persieraz هزارافسانه) izeneko antzinako liburu persiar batek osatzen du.

Xerezade izenaren aldaerarik goiztiarrenen artean Šīrāzād (شیرازد) Masudiren arabera eta Šahrāzād (شهرازاد) ibn al-Nadimen arabera daude. Bigarren honek "erreinatu eta domeinatzen duen hura (شهر šahr) noblea da (ازاد āzād)" esan nahi du.

Xerezade Čehrzād o Čehrāzād (چهرازاد) "bere itxura noblea den hura" epitetoa zuen Brahmanen alaba Homai erregina legendarioarekin identifikatua, nahastua edo honengandik partzialki eratorria izan da. Esaten da baita ere Harun al-Rashiden ama zen Al-Khaizuranek eragina izan zuela Xerezaderen pertsonaian.

Pertsonaia honetan oinarrituta Nikolai Rimski-Korsakov konposatzaile errusiarrak Scheherazada izeneko suite sinfoniko bat idatzi zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xerezade Aldatu lotura Wikidatan