Xeroftalmia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Xeroftalmia (grezierazko xerós (lehorra) + ophtalmós (begia) + ia. Greziar hizkietan ξηρός + οφθαλμός) begietako gaixotasun bat da. Konjuntibaren lehortasun iraunkorra eta kornearen opakotasuna dira bere ezaugarririk nabarmenenak.

Malko guruinen funtzioa jeisten delako gertatzen da, malko gutxiago sortzea eragiten duena.

Eduki-taula

Arrazoiak[aldatu]

Arrazoi askok eragin dezakete xeroftalmia. Heldu nagusietan ohikoagoa da. Jarraian, gaixotasun hau eragin dezaketen gaixotasun batzuk aipatzen dira:

Sintomak[aldatu]

Gaixotasuna aurrerantz joan ahala, kornea sendotu egiten da eta ikusmen zorroztasuna jeitsi. Xeroftalmiaren beste sintoma batzuk begietan erredura sentsazioa, gorputz arraro sentsazioa, hazkagura, malkarrak eta konjuntibaren gorritasuna dira.

Diagnostikoa[aldatu]

Malko isurtze falta diagnostikatzeko Schirmerren proba bat egiten da, beheko betazalean paper lehortzaile zati bat jarri eta malkoekin paperaren ze luzera bustitzen den ikustean datzana.

Tratamendua[aldatu]

Tratamendua, gaixotasun hau eragiten duen oinarrizko gaixotasunarenari dagokio. Kortikoideak eraginkorrak izan daitezke gaixotasunaren hasierako faseetan. A bitaminaren gutxiegitasuna frogatzen denean, bitamina hau gehigarrietan ematen da. Pilokarpina malko isurtzea handitzen duen botika bat da. Lehortasuna hobetzeko erabiltzen diren prestaketa batzuk (malko artifizialak), hipromelosa eta karbomerozko gelez osatuak daude, konjuntiban ematen direnak.