Xhosera
Wikipedia(e)tik
| Xhosera 'isiXhosa' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Hegoafrika, Lesotho | |
| Eskualdea: | Afrikako Hegoaldea | |
| Hiztunak: | 7-8 milioi | |
| Hizkuntza familia: | Niger-Kongo Atlantiko-Kongo Benue-Kongo Bantu Nguni Xhosera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | xh | |
| ISO 639-2: | xho | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Xhosera[1] Afrikako Hegoaldearen hizkuntza da, bantu familiakoa swahilia bezala, eta Hegoafrikako hizkuntza nagusien artean dugu ingeles eta zuluerarekin batera. Hiztunak Hegoafrikako biztanle guztien bostena dira eta nagusiki Lurmutur Ekialdeako eskualdean bizi dira, bai eta Lurmutur Mendebaldean ere.
Eduki-taula |
Aldaera nagusiak[aldatu]
- Ngqika/Rharhabe (standard edo batua).
- Thembu.
- Bhaca.
- Hlubi.
- Mfengu.
Historia[aldatu]
1859an Bibliaren lehendabiziko itzulpena egin zuten; Henry Hare Dugmore misiolari eta hizkuntzaren sustatzaile zuria egileetako bat zen.
Bestalde, 1953an haren erabilera legez arautu zuten lehen aldiz, eta apartheidaren ostean hezkuntzan eta hedabideetan sartu da, besteak beste South African Broadcasting Corporation kate publikoan.
Esamoldeak[aldatu]
- Molo - Kaixo (pertsona bati)
- Molweni - Kaixo (pertsona bat baino gehiagori)
- Unjani? - Zer moduz? (pertsona bati)
- Ninjani? - Zer moduz? (pertsona bat baino gehiagori)
- Ndiphilile - Ondo nago
- Siphilile - Ondo gaude
- Ngubani igama lakho? - Zein da zure izena?
- Unangaphi? - Zenbat urte daukazu?
- Malini na? - Zenbat balio du?
- Yintoni le? - Zer da hau?
- Ngubani ixesha? - Zer ordu da?
- Kuyabanda ngaphandle! - Hotza dago kanpoan!
- Enkosi - Eskerrik asko
- Uxolo - Barkatu
- Ngxesi - Sentitzen dut
- Nceda - Mesedez
- Andiqondi/Andikuva - Ez dut ulertzen
- Andiyazi - Ez dakit
- Ndithetha isiXhosa kancinci nje - Xhosaz pixka bat bakarrik hitz egiten dut
- Ndiyagoduka ngoku - Etxera noa orain
- Intwasahlobo ifikile - Udaberria heldu da
- Ndihamba ngebhasi - Autobusez noa
- Ndilahlekile - Galduta nago
- Ndingakwenzela ntoni? - Laguntza behar duzu?
- Vula iincwadi zakho - Ireki zure liburua (pertsona bati)
- Vulani iincwadi zenu - Ireki zuen liburuak (pertsona bat baino gehiagori)
Hiztun ezagunak[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ (Euskaraz) 53. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-03-10.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)Xhoseraz Ethnologue.org webgunean