Xi'ango harresia

Koordenatuak: 34°15′58″N 108°56′35″E / 34.266°N 108.943°E / 34.266; 108.943
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xi'aneko harresia» orritik birbideratua)
Xi'ango harresia
Kokapena
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
Koordenatuak34°15′58″N 108°56′35″E / 34.266°N 108.943°E / 34.266; 108.943
Map
Ondarea

Xi'ango harresia (txineraz: 西安城墙), Xi'an hiria inguratzen duen harresia da, Txinako harresi guztien artean hobekien kontserbatua dagoena da. Ming dinastiaren garaian eraiki zen, eta, gaur egun, harresi osoak dirau zutik.

Oraindik ere ikertzen den tokia da, antzinako teknika militarren adibide argi bat baita. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaera egin da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresia, Ming dinastiako Zhu Yuanzhang enperadoreak 1370[2] eta 1378 bitartean eraiki zuen Tang dinastiaren antzinako hiri debekatuaren gainean[1]. Harresi honen eraikuntzarekin, hiria, herrialdearen mendebaldean aurkitzen ziren tribu barbaroen erasoetatik babestu nahi zen.

1568 urtean Longqing enperadoreak gotortu egin zuen harresiaren goialdean kanpora begira harri urdinak ezarriz eta 1781 urtean Qing dinastiako Qianlong enperadoreak harresia handitu eta gaur egungo hainbat egitura ezarri zituen, gezi-zuloak, drenaia...[1]

XX. mende hasierarako harresia egoera tamalgarrian aurkitzen zen eta Txinako Errepublikako agintariek berriztatze lan handiak hartu zituzten, garrantzi estrategiko handiko egitura iritzi baitzioten. 1926an kanpoaldetik bonbakeatua izan zen baina ongi eutsi zion eta hiriak ez zuen kalterik jasan[3]. Hegoaldeko atea ordea suak erre zuen eta 2014an berriztu zen. Bigarren Mundu Gerra garaian japoniarrek Xi'an sarritan bonbakatu zuten airetik eta harresiaren oinarrian 1.000 bunkerretik gora eraiki ziren, bai eta ihes egiteko pasabideak ere[3].

XX. mendean harresia zulatu eta arku handiak egin zitzaizkion hiri barnera sartu eta irtetzeko trafikoa errazteko[4].

1961 urtean Txinako Historia eta Kultura ondare nazionala izendatua izan zen eta 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaria egin zen[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laukiluze forma eta 14 kilometro inguruko luzera du. 12 metroko garaiera du, eta, bere zabalera, tarteen arabera, 15 eta 18 metro artekoa da. Harresi osoaren inguruan, zaintza dorreak eta eraikin defentsibo ezberdinak daude. Harresien gainean ibilbidea egiteko aukera dago eta itzuli guztiak lau ordu inguru hartzen ditu oinez[5].

Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntu kardinal bakoitzean ate bat dago. Ekialdekoa Changle (Betiko alaitasuna") da, mendebaldekoa Anding ("armonia baketsua"), hegoaldekoa Yongning ("betiko bakea") eta iparraldekoa Anyuan ("betirako armonia")[6]. Hirirako sarrera nagusia hegoaldeko atea zen, eta horregatik da eraikinik apainduena. Kanpaiaren dorretik gertu dago. Hegoaldeko atearen plazaren berriztatze lanak 2014 urtean amaitu ziren[6].

Ate bakoitzak, hiru zati ditu: kanpoaldeko zati bat, hiria defendatzeko balio zuena, balizko erasotzaileentzat tranpa bezala erabiltzen erdiko zati bat, erasotzaileak ezkutatzeko modurik gabe geratuko ziren patio txiki batez osatua baitago, eta, azkenik, barnealdeko zati bat, hiria kontrolatzeko erabiltzen zena.

Arkeroen dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeroen dorre bat ere badago, hegoaldeko atea babestea du helburu[6]. Dorrearen azken solairuak leiho ugari ditu. Hasiera batean arkeroak ezarri ziren bertan eta geziak jaurtitzeko kokapen aproposa zuten. Etsaiak harresia zeharkatzen bazuen barne patioan harrapatuta gelditzen ziren gezietatik ihes egin ezinik. Beranduago kainoiak ezarri ziren bertan[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «City Walls of the Ming and Qing Dynasties» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  2. «xi'an tourism china» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  3. a b (Ingelesez) New Narratives of Urban Space in Republican Chinese Cities: Emerging Social, Legal and Governance Orders. BRILL 2013-03-21 ISBN 9789004249912. (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  4. a b «Archery Tower Xi'an City Wall 西安城墙» hua.umf.maine.edu (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  5. (Ingelesez) «Xī’ān City Walls | Xi'an, China Attractions» www.lonelyplanet.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  6. a b c «Xi'an City Wall: Facts, History, Bike Ride, Opening Hours» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]