Xi'ango harresia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xi'aneko harresiaren hegoaldeko atea, hirirako sarrera nagusia izan zena.

Xi'ango harresia, hiri hau inguratzen duena, Txinako hiriak defendatzen zituzten harresi guztietatik hobekien kontserbatua dagoena da. Ming dinastiaren garaian eraiki zen, eta, gaur egun, harresi osoak dirau zutik. Oraindik ere ikertzen den tokia da, antzinako teknika militarren adibide argi bat baita.

Laukiluze forma eta 14 kilometro inguruko luzera du. 12 metroko garaiera du, eta, bere zabalera, tarteen arabera, 15 eta 18 metro artekoa da. Harresi osoaren inguruan, zaintza dorreak eta eraikin defentsibo ezberdinak daude.

Harresia, 1374 eta 1378 bitartean eraiki zen, Tang dinastiaren antzinako hiri debekatuaren gainean. Harresi honen eraikuntzarekin, hiria, herrialdearen mendebaldean aurkitzen ziren tribu barbaroen erasoetatik babestu nahi zen.

Ate batekin puntu kardinal bakoitzeko, hirirako sarrera nagusia, hegoaldeko atea zen. Ate bakoitzak, hiru zati ditu: kanpoaldeko zati bat, hiria defendatzeko balio zuena, balizko erasotzaileentzat tranpa bezala erabiltzen erdiko zati bat, erasotzaileak ezkutatzeko modurik gabe geratuko ziren patio txiki batez osatua baitago, eta, azkenik, barnealdeko zati bat, hiria kontrolatzeko erabiltzen zena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xi'ango harresia Aldatu lotura Wikidatan