Xia dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Xia dinastia
夏朝

c. k. a. 2070 – c. k. a. 1600
Monarkia
Ereserkia
Xia dynasty.svg
Xia dinastiaren lurrak
Hiriburua Yangcheng
Hizkuntza(k) Antzinako txinera
Erlijioa Txinatar erlijioa
Aurrekoa
Flag of None.svg Hiru augusto eta bost enperadoreak
Ondorengoa
Shang dinastia Flag of None.svg


Xia dinastiak (txineraz: 夏, pinyin: Xià, Wade-Giles: Hsia), kronika txinatarren arabera K.a. XXI. mendetik K.a. XVI. mendera iraun zuen eta Txinaren historiako lehenengo dinastiatzat hartzen da. Sima Qianen memoria historikoek dinastia horretako 17 erregeren izenak biltzen dituzte. Shang dinastiak jarraitu zion eta, Sima Qianek kontatzen duenez Hiru augusto eta bost enperadoreren garaia izan ostean gertatu zen.

Dinastiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xia dinastia boterean jarri aurretik inguruko hainbat tribu egon ziren boterean. Yu Handia, dinastiako lehenengo enperadorea, hil zenean, Yi tribuak ordezkatu behar zuen boterean, baina haren seme Qi jabetu zen boterearekin. Beste tribu guztiek gerra deklaratu zioten Xiari baina Xiak garaitu eta dinastia ezarri zuen. Gainerako herriek ez zuten Xiaren agintea onartuko eta gerrak egoten jarraitu zuen. Xia dinastiako azken erregea, Jie (桀, Jié), tirano bat izan zen. Shang dinastiakoek garaitu zuten eta Tang izan zen dinastia berria eraiki zuen buruzagia.


Xia dinastiako subiranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sima Qianen arabera hauek izan ziren Xia dinastiako hamazazpi subiranoak:

Erregealdiaren
ordena
Erregealdiaren
urteak
Izena
Txineraz
Pinyin Oharrak
01 45 Yu Handia ere deitua (大禹, Dà Yǔ)
02 10 |  
03 29 太康 Tai Kang  
04 13 仲康 Zhòng Kāng  
05 28 Xiāng  
06 21 少康 Shào Kāng  
07 17 Zhù|  
08 26 Huái  
09 18 Máng  
10 16 Xiè  
11 59 不降 Bù Jiàng  
12 21 Jiōng  
13 21 Jǐn  
14 31 孔甲 Kǒng Jiǎ|  
15 11 Gāo  
16 11 |  
17 52 Jié| Lu Gui ere deitua (履癸, Lǚ Guǐ)

Dinastiaren izena batzuetan erregealdiaren izenaren aurretik doa. Adibidez: Xia Yu (夏禹).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xia dinastia Aldatu lotura Wikidatan