Xingola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ohal edo paperezko zerrendari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xingola (argipena)».

Xingola gehienetan oihal edo paperezko zerrenda luze eta estua da, ilea, jantziak eta objektuak apaintzeko erabiltzen dena. Halaber, janzkeraz gain ikur moduan erabil daitezke xingolak edo begiztak, kode unibertsalen bidetik.

Sinboloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikur moduan, badaude era unibertsalean erabiltzen diren xingolak, kolorearen arabera sailkatu daitezkeenak:

  • Beltza: Dolumina agertzeko sinboloa da eta lutoa adieraztekoa, hildakoak gogoratzearen alde.
  • Zuria: Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, eta bakearen aldekoa orokorrean.
  • Gorria: HIESa edo GIBa duten pertsonekin elkartasunez. Baita droga menpekotasunaren prebentzioaren alde eta alkohola edanda gidatzearen aurka ere.
  • Arrosa: Bularreko minbizia gogoratzeko eta gaixotsunak jota dauden pertsonen alde egiteko sinboloa.
  • Horia: Ez dauden pertsonen alde janzten da, bereziki gerran dauden soldaduak edo kartzelan dauden pertsonak. Bestelako protesta edo aldarrikapenak egiteko ere erabili izan da, tokiaren arabera.
  • Berdea: Buruko gaixotasun psikiatrikoak gogoratzeko kolorea da.
  • Urdina: Kalitate handiko gauzak sinbolizatzeko erabiltzen da.

Euskal dantzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinta dantza Antzuolan 1997an.

Folklorean, nahikoa osagai hedatua da mundu osoan. Euskal dantzak ere arlo ohikoa dira xingolak janztekoak. Zinta-dantza da horietako bat, akaso ezagunena, baina badaude beste adibide batzuk: Luzaideko dantzariena, Nafarroako joaldunak edo Zuberoako maskarada.

Moebiusen xingola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moebius banda xingola mota berezia da, XIX. mendean alemaniar matematikari bik aurkeztutakoa. Alde batetik zein bestetik jarraikortasuna du begizta honek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]