Xiraz
|
Xiraz |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | شیراز |
| Estatua | |
| Probintzia | Fars |
| Koordenatuak | 29°36′N 52°32′E / 29.6°N 52.533°EKoordenatuak: 29°36′N 52°32′E / 29.6°N 52.533°E |
| Eremua | 340 km2 |
| Garaiera | 1.486 m |
| Biztanleria | 1.711.186 bizt. (2005) |
| Dentsitatea | 5.032,9 bizt./km² |
| http://www.eshiraz.ir/ | |
Xiraz[1] (persieraz: شیراز, Šīrāz) Irango hego-mendebaldeko hiri bat da, Fars probintziako hiriburua. Itsasoaren mailatik gora 1.486 metroko altueran dago, Zagros mendien magalean.
Zand dinastiaren agintepeko aldian, 1750-1794 bitartean, Xiraz Persiako hiriburua izan zen.
Olerkien, ardoaren, arrosen eta ipurtargien hiri esaten diote Xirazi.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Xiraz hiriak 2.500 urte inguru ditu. Aipamen zaharrena K.a. 550. urtekoa da. Elamdarren sasoiko izena Tiraziš zen, buztinezko oholtxoetan azaltzen denez.
Sasaniar Inperioaren garaian hiri handia zen jada, administrazio-gunea ziurrenik.
641. urtean arabiarren armadak Xiraz hartu zuen, eta hainbat leinu eta dinastiak zuzendu zuten hiria eta lurraldea. 1621. urtean Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarrak egoitza ipini zuen Xirazen: ardoa merkaturatzen zuten, merkatari holandarrak eta frantsesak hirian sarri zebiltzan unean.
Xiraz eskuratzekotan afganiarrek hiria suntsitu eta biztanleak hil zituztenez, gainbehera jasan zuen 1723. urtetik aurrera. Berreraiki ostean, berriro suntsitu zuten 1791. urtean Aghe Mohammad Khan Qajar-en esanetara, eta XIX. mendean hainbat hondamendi jasan behar izan zituzten: administrazio txarra, epidemiak, izurriteak, lurrikarak eta abar. XIX. mende amaieran lasaitasuna itzuli zen hirira, eta handikiek arkitektura-eraikin ikusgarriak egin zituzten, besteak beste.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Xiraz) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.0 | 24.0 | 28.5 | 34.0 | 38.2 | 42.0 | 43.0 | 42.0 | 39.0 | 34.2 | 28.0 | 23.0 | ' |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.1 | 14.7 | 18.9 | 23.8 | 30.6 | 36.1 | 37.8 | 37.0 | 33.7 | 27.8 | 20.5 | 14.4 | 25.6 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 7.7 | 11.8 | 16.2 | 22.5 | 27.7 | 29.8 | 28.7 | 24.5 | 18.4 | 11.7 | 6.8 | 17.6 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | −14.0 | −8.0 | −4.0 | −1.0 | 3.0 | 9.0 | 14.0 | 12.0 | 1.0 | 1.6 | -8.0 | −11.0 | ' |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | 1.2 | 4.8 | 8.5 | 13.2 | 17.1 | 19.9 | 18.8 | 14.1 | 8.8 | 3.8 | 0.5 | 9.2 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 79.8 | 49.8 | 48.4 | 30.6 | 6.6 | 0.2 | 1.0 | 0.1 | 0.0 | 5.2 | 20.7 | 63.2 | 305.6 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 8.7 | 7.9 | 7.9 | 6.4 | 2.1 | 0.2 | 0.8 | 0.4 | 0.1 | 1.2 | 3.7 | 7.2 | 46.6 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.5 | 0.6 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.6 | 2.7 |
| Eguzki orduak | 217.0 | 218.5 | 236.2 | 247.7 | 324.1 | 357.8 | 344.6 | 329.7 | 318.0 | 297.7 | 238.3 | 216.2 | 3345.8 |
| Hezetasuna (%) | 65 | 58 | 51 | 46 | 32 | 22 | 24 | 24 | 26 | 34 | 48 | 61 | 40.9 |
| Iturria: NOAA (1961-1990) [2] | |||||||||||||
Ekonomia [aldatu]
Xiraz Iran hegoaldeko ekonomiaren gunea da. XIX. mendetik hona hainbat aurrerapen izan dituzte: Suezko kanala 1869an irekitzerakoan, Europatik eta Indiatik salgaiak ekarri zituzten; bestalde, nekazaritza-arloan tabakoa, kotoia eta opio-belarra landatzen hasi ziren, esportatzeko beste. Beraz, merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen.
Nekazaritzako ekoizpena aberatsagoa da: ardoa, zitrikoak, loreak, arroza eta kotoia ekoizten dituzte, besteak beste. Industriari dagokionez, zementua, azukrea, egurra, metalurgia, ongarriak, ehungintza (alfonbrak batez ere) eta elektronika dira alor garrantzitsuenak.
Gainera, Xirazen 1973an eraikitako petrolio-findegia dago, hainbat produktu merkaturatuz.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
- ↑ , ftp://dossier.ogp.noaa.gov/GCOS/WMO-Normals/RA-II/IR/40848.TXT