Yahya al-Mudhaffar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yahya al-Muzaffar» orritik birbideratua)
Yahya al-Mudhaffar

2. Emir of Sarakusta (en) Itzuli

1022 - 1035
Al-Mundhir I.a - Al-Mundhir II.a
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAl Andalus
Heriotza1029 ( urte)
Familia
AitaAl-Mundhir I.a
Seme-alabak
Jarduerak

Yahya ibn al-Mundhir al-Mudhaffar al-Tujibi (arabieraz: يحي بن المنذر المظفر‎ ; 1036an hila) Zaragozako taifako bigarren errege independentea (1021/23-1036) izan zen, Banu Tujibi leinukoa.[1]

Bere erreinaldiaren hasieran bere buruari Al-Qasim al-Mamun kalifaren hajib izendatu arren, laster al-Mudhaffar titulua aldarrikatu zuen eta taifan txaponak egiteari ekin zion.[2] Aitaren politika jarraitu zuen eta Toledoko taifarekin harreman estua izan zuen. Lleida eta Tuterako qadia zen Sulayman ibn Huden leialtasuna bermatu zuen. Antso III.a Gartzeitz Nagusia iruindar erregea etsai nagusia izan zuen eta baita Gartzea III.a Santxez Naiarakoa eta Ramiro I.a Aragoikoa bere semeak ere. Ebroko goialdea arpilatu zuen eta Naiaran harrapakin handiak lortu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
  2. Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..