Yakutia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sakhako Errepublika
Республика Саха
Саха Өрөспүүбүлүкэтэ
Sakhako Errepublikako bandera

Bandera

Armarria
Ereserkia: Sakhako Errepublikako ereserki nazionala
Sakhako Errepublikako kokapena
Hiriburua Jakutsk
Sorrera 1922ko apirilaren 27
Antolaketa
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
Errepublika
Ekialde Urruna
Ekialde Urruna
Kodea
ISO 3166-2
14
RU-SA
Informazioa
Azalera 3.103.200 km2
Biztanleria
-Dentsitatea
958.300 biztanle
0,3 bizt/km2
Hizkuntzak ofiziala(k) Errusiera, Sakhera
Gobernua
Presidentea Viatxeslav Shtirov
Legebiltzarra Estatu Biltzarra
Webgune ofiziala

Sakhako Errepublika edo Jakutia Errusiar Federazioko errepublika bat da; federazio horretako errepublika autonomo zabalena da, Errusiaren beraren ondotik: 3.103.200 kilometro koadro. Siberiako ipar-ekialdean dago, Ozeano Artikora doazen Lena, Jana, Indigirka eta Kolima ibaien artean. Sakhako hiriburua Jakutsk da. 2010ean, 958.300 biztanle zituen (jakutak, % 37; errusiarrak, % 50).

Eduki-taula

Orografia eta klima [aldatu]

Amga ibaia, Jakutian.

Mendiek hartzen dituzte Sakhako ekialdea (Verkhoiansk eta Txerskiko mendiak) eta hegoaldea (Aldanskeko mendiak). Lautadak hedatzen dira erdialdean, eta ibaiek (Lena, Indigirka, Kolima) sakonune luzeak eratzen dituzte.

Sakhako klima kontinentala oso gogorra da, eta urtaroen arteko aldeak erabatekoak (balio gorenak: -43,5° C urtarrilean eta 50° C uztailean).

Historia [aldatu]

XVII. mende arte, abeltzain, ehiztari eta arrantzaleak ziren jakutak. Hara jo zuten errusiar nekazariek hasi zituzten laborantza-lanak. XIX. mendearen bukaeran, Siberian zeharreko burdinbidearekin eta Lena ibaiko merkataritzarekin iritsi ziren Sakhara lehen industria-moldeak. 1918. urtean nagusitu zen Sakhan iraultza sobietarra, eta 1922an sortu zen Jakutiako Errepublika Autonomoa.

Ekonomia [aldatu]

Aberatsak dira Sakhako basoak (lurraldearen % 70). Harrikatza, eztainua, mika, urrea eta diamanteak. Abere-hazkuntza (behi-azienda eta elur-oreinak). Arrantza. Laborantza hegoaldean (garia, garagarra eta lekadunak).

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Yakutia
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak [aldatu]