Yamanashi (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Yamanashi prefetura
山梨県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Kōfu
Eskualdea Chūbu
Map of Japan with highlight on 19 Yamanashi prefecture.svg
Azalera
4.465,37 km²
Biztanleria
Dentsitatea
840.560 (2014)
188 bizt/km²
Uhartea Honshū
Yamanashi prefeturako mapa

Yamanashi prefetura (山梨県 Yamanashi-ken?) Japoniako Honshū uharteko prefetura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Kōfu da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yamanashi kostalderik gabeko prefetura da. Prefetura mugakide hauek ditu: Tokio, Kanagawa, Saitama, Shizuoka, eta Nagano. Hegoaldeko mugan, Fuji mendia dago. Mendiek ez diote sartzen uzten aire hezeari; horregatik, Yamanashi Japoniako prezipitazio-mailarik txikieneko prefetura da (1.100 mm urtean). Japoniako bigarren mendi garaiena den Kita-dake ere bertan dago.

Lurralde emnditsu hauek babesteko hiru parke nazional ezarri dira; Fuji-Hakone-Izu, Chichibu Tama Kai eta Minami Alpeetakoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kōfu hiriburuan eta inguruetan industria da nagusi; bitxigintza eta robotika-sektorea dira garrantzitsuenak. Gainerakoan, nekazaritzak garrantzi handia du, batez ere mahasgintza (ardogintzarako) eta frutagintza (haranak eta mertxikak). Horretaz gainera, ur mineral asko ekoizten da, batez ere Japoniako Hegoaldeko Alpeetan, Fiji mendiaren inguruetan eta Mitsutōge-ren inguruetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza baino lehen, Yamanashi prefetura Kai probintzia izan zen. Sengoku Aroan, Takeda Shingen daimyō (jaun feudalaren) mende egon zen. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Meiji enperadorearen aroan, industrializazioa iritsi zen eskualdera, eta ehungintza eta ardogintza garatu ziren. Bigarren Mundu Gerran, 1945ean, Kōfu gogor bonbardatu zuten Estatu Batuek.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako beste prefeturekin konparatuta hiri txikiak ditu Yamanashik. Kōfu hiriburuaz aparte ez da 100.000 biztanletara iristen den hiririk.

  • Hiri handienak:
  1. Kōfu (hiriburua, 199.374 biztanle)
  2. Kai (74.077 bizt.)
  3. Minami-Alps (72.295 bizt.)
  4. Fuefuki (71.184 bizt.)
  5. Fujiyoshida (51.879 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yamanashi (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan