Yanagawa (Fukuoka)

Koordenatuak: 33°09′47″N 130°24′21″E / 33.16306°N 130.40581°E / 33.16306; 130.40581
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yanagawa
柳川市
柳川市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyushu
Kyushu
Fukuoka
Izen ofiziala柳川市
柳川町
Jatorrizko izena柳川市
Geografia
Koordenatuak33°09′47″N 130°24′21″E / 33.16306°N 130.40581°E / 33.16306; 130.40581
Map
Azalera76,88 km²
MugakideakŌkawa (en) Itzuli, Chikugo (en) Itzuli, Miyama (en) Itzuli, Ōki (en) Itzuli eta Saga
Demografia
Biztanleria64.120 (2020ko irailaren 1a)
−3.657 (2015)
Dentsitatea894 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2005eko martxoaren 21a, 1951ko apirilaren 1a eta 1952ko apirilaren 1a
Ordu eremuaJapan Standard Time (en) Itzuli
http://www.city.yanagawa.fukuoka.jp www.city.yanagawa.fukuoka.jp

Yanagawa (japonieraz: 柳川市 Yanagawa-shi?) Japoniako Fukuoka prefeturako hiri bat da Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 68.738 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefeturaren hego-mendebaldean dago, Ariake Badiaren ertzean. 470 km kanal nabigagarri dituelako da ezaguna. Kurume hiri handiaren ondoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzina nekazal eremua izan zen eta kanalak soroak ureztatzeko erabili izan ziren. XVI mendean Kamachi leinuak gaztelua eraiki eta Yanagawa hiria sortu zen inguruan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanalei esker Japonia osoan ezaguna da eta hamaika turista erakartzen ditu urtero. Bertako txalupek donkobune izena daukate.

Kitahara Hakushu poetaren jaiolekua denez azaroan bere omenezko jaialdia ospatzen da. Poesia irakurketak egiten dira, su artifizialak izaten dira eta txalupen arteko estrpadak ere izaten dira. Yanagawako Folk Museoak Hakushuren gaineko informazio ugari erakusten du.

Aipatzeko beste jaialdia Hinamatsuri (nesken jaialdia) da, martxoaren 3an izaten dena. Kale, denda eta etxeetan milaka panpin jartzen dituzte egun horretan. Etxe askok dekorazio ikusgarriak egiten dituzte eta jendeak barrura sartzeko aukera izaten du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]