Yangon
|
Yangon |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Probintzia | Yangon banaketa |
| Koordenatuak | 16°48′N 96°09′E / 16.8°N 96.15°EKoordenatuak: 16°48′N 96°09′E / 16.8°N 96.15°E |
| Eremua | 1,036 km2 |
| Biztanleria | 4,107,000 bizt. (2005) |
| Dentsitatea | 3,96 bizt./km² |
Yangon edo Rangun[1] Myanmar estatuko hiri nagusia da. 4.107.000 biztanle ditu. Myanmarko hiriburua zen, baina 2006tik aurrera Naypyidaw da hiriburu ofiziala. Myanmarko hegoaldean dago, Rangun edo Hlaing ibaiaren ertzean, Martabango golkoaren iparraldean. 1920. urtean sortutako unibertsitatea du. 1850. urtean diseinaturiko plano errektangular baten arabera eraikia dago, urre-koloreko Shwedagon pagoda budista handi eta ikusgarria erdian duela.
Historia [aldatu]
K. a. VI. mendean sortu zuten hiria; oso hiri garrantzitsua izan zen erlijioaren (budisten erromesgunea) eta industriaren aldetik (ontziolak). Alompra erregeak eman zion gaur egungo izena eta, 1753an, Myanmarko hiriburu egin zuen. 1852an, ingelesek hartu zuten; 1942an, berriz, japoniarrek; eta 1945ean, ingelesek berriro ere.
Ekonomia [aldatu]
Industria (janari-industria, ontziolak, larrugintza, zurgintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa), eskulangintza, merkataritza eta finantzak dira ekonomia-jarduera nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, portuko jarduera. Arroza, zura, gomak, bolia, tabakoa, espeziak eta lurpeko aberastasunak (beruna, zinka) esportatzen dira, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
| Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |