Yannick Noah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yannick Noah 2011.jpg

Yannick Noah (Sedan, 1960) frantses tenis-jokalaria da. Marcel Bernardek 1946an Frantziako nazioartekoak irabazi zituenetik, Noah izan da sari hori irabazi duen lehen frantsesa. Yannick Noahren jokoaren ezaugarri nagusia zerbitzuan oinarritutako joko ikusgarria da. Ospetsu egin zen 1983an Roland-Garrosen Frantziako Nazioartekoetako bakarkako titulua irabazi zuenean Mats Wilanderri irabazita. Frantziako taldeko kapitain izendatu zuten Davis kopan. Hala, 1991n, Frantziak lehiaketa hori irabazi zuen, Estatu Batuen kontra, lehenengo aldiz 1932. urteaz geroztik, eta berriz ere 1996an, Suediaren kontra. Emakumeen Fed Cup-eko Frantziako taldeko buru izendatu zuten gero, eta taldea txapeldun izan zen 1997an; lehenengo aldia zen Frantziako taldeak titulu hori irabazten zuena. Urte hartan bertan, kargu guztiak utzi eta laguntza-taldeetan hasi zen lanean, bereziki haurrak babesteko elkarte batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yannick Noah Aldatu lotura Wikidatan