Yaracuy
Wikipedia(e)tik
Yaracuy Venezuelako ipar-mendebaleko estatua da.
7.100 km2 ditu eta 646.598 biztanle (2011); Venezuelako biztanle-dentsitate handienetakoa du.
Hiriburua San Felipe du.
Geografia [aldatu]
Andeen amaieraren eta Kostaldeko mendikatearen artean dago. Ibai nagusiak Aora eta Yaracury dira. Klima tropikala du.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza, oso oparoa, da ekonomia-jarduera nagusia; azukre-kanabera, banana, kafea eta tabakoa ekoizten dira. Ikatz-, kobre- eta platino-hobiak ere badira, bai eta abeltzaintza ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.