Yate
Wikipedia(e)tik
Yate aisiarako edo kirolerako ontzia da, motorez edo belaz higitzen dena[1]. Euskarazko hitza ingelesezko yacht hitzetik dator; eta hau, era berean, nederlanderazko jacht hitzetik, "ehiza" esan nahi duena. Diseinuaren jatorria, Herbehereetako Armadak piratak eta etsaiak jazartzeko erabiltzen zituen itsasontzietan oinarrituta dago[2].
Kroskobakarra edo kroskoanitzekoa izan daiteke eta herrialde batzuetan, tartean Espainian edo Frantzian, baimen administratiboa eskatzen dute gobernatzeko.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Yate, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=yate
- ↑ Gardiner, R; Lavery, B (1992), The Line of Battle : The Sailing Warship 1650-1840 (2004. argitaraldia), Conway, 68. or., ISBN 0-85177-954-9