Yersinia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Yersinia
Yersinia pestis mikroskopio elektronikoan
Yersinia pestis mikroskopio elektronikoan
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Proteobacteria gamma
Ordena: Enterobacteriales
Familia: Enterobacteriaceae
Generoa: Yersinia


Yersinia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta mugikorrak 22 °C-tan, baina ez 37 °C-tan. Ez dute esporarik sortzen.

Genero honetan 8 espezie daude. Klinika mailan Yersinia pestis, Yersinia enterocolitica eta Yersinia pseudotuberculosis dira garrantzitsuenak.

Yersiniaren ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:

  • anaerobio fakultatiboak.
  • oxidasa (-)
  • katalasa (+)
  • glukosa hartzitzen dute gasik sortu gabe
  • ez dute laktosa hartzitzen
  • H2S (-)
  • ureasa (+)
  • gelatinaren hidrolisia: aldakorra, tenperaturaren arabera

Yersiniaren ezaugarri metaboliko batzuk oso lotuta daude tenperaturarekin: aintzat hartu behar da hori bakterio honekin laborategiko ikerketak burutzerakoan.

[aldatu] Patogenia

Aipatu den moduan, genero honetako giza-patogenoak hiru dira:

  • Yersinia pestis, izurri bubonikoaren eragilea. Bakterio honek marraskariak infektatzen ditu, eta marraskari horiek Yersiniaren bektoreak dira; arkakusoek marraskarien odola zurrupatzerakoan mikrobio pila harrapatzen dute. Gizakiari ziztatu ondoren arkakusoek gaitza transmititzen dute, zikloa itxiz.

Gizateriaren zigor latza Erdi Aroan eta hurrengo mendeetan, izurri bubonikoa Europatik desagertu da egun, Asian eta Afrikan irauten badu ere.

  • Yersinia enterocolitica, yersiniosi gaitzaren eragilea. Yersiniosi hesteetako infekzioa da, beherakoak eta sabeleko mina eragiten dituena. Bakterioak txerriak infektatzen ditu, eta gizakiak txerri haragia kontsumitzerakoan harrapatzen du gaitza.
  • Yersinia pseudotuberculosis marraskarietan bizi da, eta gutxitan infektatzen du gizakia. Egiten duenean, hesteetako patologiak sortzen ditu.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak