Yip Man

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yip Man
Yip Man
Datu pertsonalak
Jaio 1893ko urriaren 1a
Foshan, Guangdong (Txina)
Hil 1972ko abenduaren 2a

Yip Man edo Ip Man (葉問 in pinyin: yè wèn; en Jyutping) (Foshan, Guangdong (Txina), 1893ko urriaren 1a - 1972ko abenduaren 2a) arte martzialetako maisu izan zen eta ospe handiko ikasleak izan zituen, Bruce Lee tartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yip Manen hilobia

Yip lau seme-alabetatik hirugarrena izan zen eta familia aberats batean hezi zen Foshanen, Guangdong, heziketa tradizional txinarra jaso zuelarik. Anaia zaharrena Yip Kai-GAK izan zen, arreba Yip Wan-Mei eta arreba gazteena, berriz, Yip Wan-hum.

13 urte zituenean, Yip Wing Chun ikasten hasi zen Chan Wah-shun maisuarekin. Chanek 70 urte zituen, jada, eta Yip izan zen bere azken ikaslea. 3 urte geroago, Chan hil egin zen.

Lehen ezkontzan bi seme izan zituen, Ip Chun eta Ip Ching eta, bigarrengoan, berriz, Ip Wah jaio zen. Lehen 3 seme-alabak Foshanen bizi zenean jaio zitzaizkion, Guangdongen (Txina).

Chan Wah-shun maisuarekin hasi zen Wing Chun praktikatzen eta Sibak Leung Bikekin bukatu zuen bere formazioa.

Yip Man izan zen Wing Chun arte martzialaren lehen irakasle edo sifua. Hong Kongera joan zen (1945-1969) eta han izan zituen ikasleek zabaldu zuten arte hau mundu osoan zehar.

Istorioak dioenez, Ng Mui izan zen sortu zuen emakumea, Shao Lin moja, eta Shao Lin tenplua eraitsi ondoren biziraun zuten 5 mojeetako bat zen. 5 Aitzindarietako bat, alegia: Ng Mui, Chi San, Pak Mei, Fun To Tak eta Miu Hin.

Bruce Leeren maisu izan zen eta munduko irakaslerik hoberena zela esan ohi zen.

Kantzerrak hil zuen 79 urte zituenean, 1972ko abenduaren 2an. Bere ikaslea zen Lun Kaik aurkitu zuen, maisua bisitatzera joan zenean. Yip Man berak ez zuen inoiz Maisu Handia titulua erabili eta oinordekorik ere ez zuen izendatu. Hong Kongeko kanposantu batean dago bere gorpua eta mundu guztiko jarraitzaileak joan ohi dira hara omenaldia egiteko xedean.

2008an filma egin zuten bere historia gogoratuz eta Ip Man deitu zioten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yip Man Aldatu lotura Wikidatan