Yokota Takatoshi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yokota Takatoshi

Yokota Takatoshi (japonieraz 横田高松, 1550eko azaroak 9an hila) Japoniako historiako Sengoku aroan Takeda klanaren agindupeko zerbitzari bat izan zen.

Takatoshi oso gaztetatik entrenatu zen arte martzialetan, eta beraz urteetan zehar arku eta gezien erabiltzaile trebe bihurtu zen, eta bere zerbitzuen hasieran klanaren armadako autoritate maila bakar batean ere agertu ez zen arren, bere maisuaren miresmena ere lortzen hasi zen zenbait kanpainetan zehar, eta beraz Ashigaru kapitain kargura igoa izan zen eta beranduago Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletakotzat erreokonozitua izan zen.

1550ean Takeda Shingenek Murakami Yoshikiyo Shinano probintziarantz aurrera egiteko balizko mehatxu bat bezala ikusi zuen eta Takatoshi bidali zuen Sanada Yukitakarekin batera Murakamiren gotorlekua setiatzera, Toishiko setioa bezala ezagutzen den gatazka.

Gotorlekua azkenik 1551n erori zen okupatzaileek amore eman eta defendatzaileek 1000 baja baino gehiago jasan ondoren. Zoritxarrez Takatoshi gudu zelaian hil zen gatazkan zehar.