Yorkeko Dukearen uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 4°10′S 152°27′E / 4.167°S 152.45°E / -4.167; 152.45

Yorkeko Dukearen uharteak, espaziotik

Yorkeko Dukearen uharteak (ingelesez Duke of York Islands, antzina, alemanez, Neu Lauenburg, Lauenburgo Berria), Ginea Berriko Mendebaldeko Bretainia Berria probintziako uharte multzo bat da, Bretainia Berria eta Irlanda Berria uharteen arteko kanalean daude, eta Bismarck uhartediaren zati dira. Philip Carteretek, izen hau, Yorkeko Dukeagatik jarri zien 1767an

Geografia [aldatu]

58 kilometro karratuko hedadura hartzen duten hamairu uharte dira. Handiena, Yorkeko Dukearen uhartea da. Beste batzuk, Makada, Kabakon, Kerawara, Ulu eta Mioko dira.

Uharte multzoa, bi plaka tektoniko elkar bultzatzen diren aktibitate sismikoko gune batean dago, lurrikara eta tsunami ugari eragiten dituena. Gainera, duten garaiera txikiagatik, uholdeak jasan ditzakete itsasgoran. 2000ko abenduak 28an, biztanle ugari Bretainia Berrian berrezarri behar izana iragarri zen.