You Only Live Once
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''You Only Live Once'' | |
| Urtea | 1937 | |
| Estreinaldia | 1937ko urtarrilaren 29a | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 86 minutu | |
| Banatzailea | United Artists | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Walter Wanger | ||
| Gidoilariak | ||
| Charles Graham Baker Gene Towne |
||
| Aktoreak | ||
| Sylvia Sidney Henry Fonda |
||
| Musikagileak | ||
| Alfred Newman | ||
| Argazkilariak | ||
| Leon Shamroy | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean. | ||
You Only Live Once (Behin bakarrik bizi gara) Fritz Langek zuzendutako polizia-drama da (1937), Sylvia Sidneyk eta Henry Fondak antzeztua. Ameriketako Estatu Batuetara heldu ostean osatu zuen bigarren lan hau zinema beltzaren (film noir) aurrenetakoa da. Zinema aretoetara eraman aurretik jatorrizko 100 minutu inguruko bertsioak 15 galdu zituen, bortitz eta gordintzat jo baitzituen ekoiztetxeak. Dena den, arrakasta nahikoa izan zuen eta egun klasikotzat jotzen da.
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bonnie eta Clyde gaizkileen ibilerekin antza duen istoria honek Eddie Taylor (Henry Fonda) du protagonista. Kartzelatik irten berria, ez du lortuko gizarteratzea; egin ez duen hilketa bategatik salatzen dute. Halako atakan egonda ihes egitea du irtenbide bakarra, eta berarekin joango dira emazte Joan (Sylvia Sidney) eta bion umetxoa. Poliziak jazarrita, orduan bai, hiltzaile bilakatuko da Eddie, zorigaiztoko bizimoduaren ataria dena.
Aktoreak [aldatu]
| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| Henry Fonda | Eddie Taylor |
| Sylvia Sidney | Joan Graham |
| Barton MacLane | Stephen Whitney |
| Jean Dixon | Bonnie Graham |
| William Gargan | Aita Dolan |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) / Filma IMDB atarian