You and Me
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''You and Me'' | |
| Urtea | 1938 | |
| Estreinaldia | 1938ko ekainaren 3a | |
| Generoa | Komedia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 90 minutu | |
| Banatzailea | Paramount | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Fritz Lang | ||
| Gidoilariak | ||
| Norman Krasna (istorioa) Egokitzapena: Virginia van Upp |
||
| Aktoreak | ||
| Sylvia Sidney George Raft Robert Cummings |
||
| Musikagileak | ||
| Kurt Weill Boris Morros |
||
| Argazkilariak | ||
| Charles Lang Jr. | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean | ||
You and Me Fritz Langek 1938an egindako filma da. Sylvia Sidney, George Raft, eta Robert Cummings izan ziren antzezle nagusiak. Langek berak aldez aurretik diseinatutako lana ez bada ere, bere ekarpenak egin egin zizkion. Langek Bertold Brecht artista handitzat zeukan, eta antzerkigile honek asmatutako Lehrstück ildoko eskemari jarraitu nahi zion; aipatu Lehrstück hori antzezpen didaktikoa da: ikusleak antzerki lanaren bidez irakaspena jasoko du. Istorioak kantak tartekatzen ditu, eta horretarako Langek Kurt Weillen ekarpena izan zuen, nahiz eta filma amaitu baino lehenago alde egin zuen.[1]
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Morris enpresari jaunak kartzelatik ateratakoei lana eskaintzen die. Joe Dennis preso ohiak gizarteratu baino, lantokian zelan ohostu pentsatuko du eta horretan saiatuko da. Berorren emazteak, Helenek, horrela ez jokatzeko eskatuko dio.
Aktoreak [aldatu]
| Sylvia Sidney Helen Dennis | George Raft Joe Dennis | ||
| Robert Cummings Jim | Barton MacLane Mickey Bain |
- Harry Carey ... Jerome Morris
- Guinn "Big Boy" Williams ... Taxi
- Ellen Drew ... kutxazaina (kredituetan ez da ageri)
Erreferentzia [aldatu]
- ↑ Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 140-143 orr.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian