Young Sherlock Holmes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Young Sherlock Holmes
Datuak
Jatorrizko izenburua Young Sherlock Holmes
Izenburua euskaraz Sherlock Holmes Gaztea
Urtea 1985
Estreinaldia 1985eko abenduaren 4a
Generoa Historia, Drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 109 minutu
Aurrekontua 18 miloi dolar inguru
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Barry Levinson
Ekoizleak
Mark Johnson
Henry Winkler
Gidoilariak
Chris Columbus
Aktoreak
Nicholas Rowe
Alan Cox
Anthony Higgins
Sophie Ward
Roger Ashton-Griffiths
Freddie Jones
Nigel Stock
Brian Oulton
Susan Fleetwood
Musikagileak
Bruce Broughton
Argazkilariak
Stephen Goldblatt
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
Irabaziak: 19.739.575 dolar

Young Sherlock Holmes (euskaraz "Sherlock Holmes Gaztea") Barry Levinson estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako ekoizleetako bat Steven Spielberg izan zen. Bertan, Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen lumak sortutako Sherlock Holmes literatur pertsonaia ospetsuaren gaztaroa eta bere lehenbiziko abentura agertzen da, bai eta gerora bere izaeran eragin izango duten gertakizunak eta bere helduaroko abenturetan ohikoak izango diren hainbat pertsonaia ere, tartean Watson doktorea, Lestrade inspektorea eta Moriarty irakaslea.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1870an Londres hiriko Brompton Academy sonako unibertsitatean, Sherlock Holmes gazteak (Nicholas Rowe) aurrerantzean bere adiskidemin izango den Watson doktorea (Alan Cox) ezagutuko du.

Une berean, hiriko hainbat pertsona entzutetsu pozoidun gezitxoak jaurtikitzen dituen kapusaidun misteriotsu baten erasoak jasaten ari dira, pozoi horren eraginez beren buruaz beste egiten dutelarik. Holmesek suizidio horiek kasualitate hutsa ez direnaren susmoa du, bai aldiz, aurretik prestatutako hilketak, baina Scotland Yardeko Lestrade inspektoreak heriotz horien artean harremanik ez dagoela dio. Bienbitartean, Holmes bere tutorea Rupert T. Waxflatters-en (Nigels Stock) hiloba den Elizabeth (Sophie Ward) neska ederraz maiteminduko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]