Youssou N'Dour

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Youssou N'Dour
Youssou N'Dourren erretratua
Youssou N'Dourren erretratua
Datuak
Jaioterria Dakar, Senegal
Jaiotza data 1959 (55 urte)
Musika mota mbalax
Tresnak Ahotsa


Youssou N'Dour senegaldar abeslaria da (Dakar, 1959). Amak Senegalgo musika tradizionala jotzen eta kantatzen zuen. Berak erakutsi zizkion wolof musikaren oinarriak. Hamabost urte zituela, Youssou Super Diamono taldearekin hasi zen Afrikan zehar kantuan. Hurrengo urtean Star Band musika-taldeko zuzendaria izan zen. 1981ean Super Étoile de Dakar taldea sortu zuen, eta Europan zehar ibili zen Senegalgo erritmo tradizionalaren (mbalax) bertsio modernoak interpretatzen. Parisen Immigrés eta Nelson Mandela diskoak grabatu zituen. Disko horiek Peter Gabrielen gustukoak izan ziren, eta 1987an elkarrekin ibili ziren Europan, Japonian eta Estatu Batuetan hainbat musika-jaialdi eskaintzen; Peter Gabrielen So diskoan parte hartu zuen. Paul Simonen Gracelanden (1986) ere kantatu zuen, eta Nelson Mandelaren hirurogeita hamargarren urtebetetzeko kontzertuan (Londres, 1988) parte hartu zuen. 1989an Amnesty Internationalen aldeko hainbat kontzertu eman zituen. 1989an The Lion grabatu zuen, zati bat ingelesez, eta bestea wolofera z, mendebaldeko pop-musikako tresnak Senegalgo folkloreko tresnekin (tama danborrarekin) elkartuz. Bere kantarik arrakastatsuena, Neneh Cherryrekin kantatzen duen Seven Seconds abestia, Wommat (1994) diskoan du. 2005. urtean, Grammy sari bat irabazi zuen Egypt lanagatik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioan egindako diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bitim Rew (1984)
  • Nelson Mandela (1986)
  • Immigrés (1988)
  • The Lion (1989)
  • Set (1990)
  • Eyes Open (1992)
  • Guide (Wommat) (1994)
  • Djamil (1996)
  • Inedits 84-85 (1997)
  • Special Fin D'annee Plus (1999)
  • Lii (2000)
  • Joko: The Link (2000)
  • Rewmi (2000)
  • Le Grand Bal (2000)
  • St. Louis (2000)
  • Le Grand Bal a Bercy (2001)
  • Ba Tay (2002)
  • Nothing's In Vain (2002)
  • Youssou N'Dour and His Friends (2002)
  • Kirikou (2004)
  • Egypt (2004)
  • Rokku mi Rokka (2007)
  • Alsaama day (2007)
  • Dakar - Kingston (2010)

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Best of Youssou N'Dour (1995)
  • Immigrés/Bitim Rew (1997)
  • Best of the 80's (1998)
  • Hey You: The Essential Collection 1988–1990 (1998)
  • Birth of a Star (2001)
  • Rough Guide to Youssou N'Dour & Etoile de Dakar (2002)
  • 7 Seconds: The Best of Youssou N'Dour (2004)


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Youssou N'Dour Aldatu lotura Wikidatan