Yucatango maia hizkuntza
| Yucatango maia Maaya t'aan |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Mexikoko Quintana Roo, Campeche eta Yucatán. | |
| Eskualdea: | Mesoamerika | |
| Hiztunak: | 800.291[1] | |
| Hizkuntza familia: | Maia hizkuntzak | |
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Ofiziala Mexikon. | |
| Erakunde araugilea: | Instituto Nacional de Lenguas Indígenas | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | myn (colectivo) | |
| ISO 639-3: | yua
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Yucatango maia (hizkuntza hartan, Màaya t'àan) maia hizkuntza bat da, Mexikoko Yucatán penintsulan hitz egiten dena, Mexikon hiztun gehien duen maia hizkuntza. Familia berean hizkuntza hauek ditugu:
- Mopán hizkuntza: Belizen hitz egiten da. 10.000 hiztun.
- Itzá hizkuntza: Petenen hitz egiten zen. Desagertuta.[2]
- Lacandón hizkuntza: Izen bereko oihanean, Chiapas, mila hiztun inguru.
Beraz, Yucatango maia hizkuntzak terminoarekin, pluralean, familia bat adieraz daiteke eta, baita ere, singularrean, Yucatango maia hizkuntza zehatz bat.[erreferentzia behar] Bigarren kasu honetan, Yucatango maia Mexikoko Quintana Roo, Campeche eta Yucatán estatuetan erabiltzen da.
Yucatango maia Mexikon hiztun gehiago duen maia hizkuntza a: 800.291 hiztun ditu, gehienak goian aipatutako estatuetan;[3] dena dela badira komunitate txiki batzuk Guatemalan (700 inguru) nahiz Belizen (5.000). Literatura aberatsa du, eta oro har kulturalki zein sozialki bizi-bizirik dabilen hizkuntza da. Badira irakasteko akademiak eta ikastetxe bereziak.
Eduki-taula |
Ofizialtasuna [aldatu]
Mexikon, 2003ko Hizkuntza Eskubideen Lege Orokorraren ondorioz, Mexikoko beste bertako hizkuntzak bezala, hizkuntza nazionaltzat onartuta dago.
Aldaerak [aldatu]
Hiztunek, orokorrean, bi aldaera bereizten dituzte:
- )“Jach maya”: aldaera zaharrena eta garbiagoa. Zenbait herri baztertuetan erabiltzen da oraindik eta baita adineko jendea.
- )“El xe'ek”: aldaera modernoa, gazteek erabiltzen dutena; espainieraren elementu asko ditu. [4]
Idazkera [aldatu]
Konkistaren ondoren Yucatango maia alfabeto latinoaren bidez idazten da. Konkista baino lehen maia herriak bazuen idazteko beste sistema bat; sistema horren oinarria glifoen edo ideogramen erabileran oinarritzen zen. Gaur egun erabiltzen den alfabetoa 1984an adostua izan zen nahiz eta oraindik sektore batzuk erabat ez onartu. Egun Mexikon argitaratzen diren publikazioetan hori da erabiltzen dena.
| a | b | ch | ch' | e | h | i | k | k' | l | m | n | o | p | p' | s | t | t' | ts | ts' | u | w | x | y | ' |
Idazkeraren ikuspuntutik, bestetik hiztegi desberdinak daude argitaratuta. Tradizionalena Juan Pío Pérez-ek 1898an argitaratu zuen Coordinación alfabética de las voces del idioma maya hiztegia dugu. Hiztegi hori XIX. mendean zehar aipatutako Juan Pío Perezek Pedro Beltranekin batera hitz bilduma aberatsa da. Joan den mendearen bukaeran, 1980an, Alfredo Barrera Vásquezek Diccionario Maya-Español, Español-Maya koordinatu zuen (Mexiko: Cordemex). Liburu horretan maia hizkuntzaz espezialistak diren bi intelektual ezagunek kolaboratu zuten: Juan Ramón Bastarrachea eta William Brito Sansores.
Lexikoa [aldatu]
Hitz batzuk [aldatu]
AH: jauna Soskil: heneken landarearen zuntza Puch: zanpatu Tuch: zilbor Purux: tripaundi T'el: oilar Much: apo Tunich: harri Hots': etzetik janaria ateratzea (eskuz edo koilaraz) K'olis: burusoila Xix: janari edo edari hondarra Malix: arrunt, arrazarik gabekoa, esaterako txakur Nojoch: handi Báaxal: jostailu Mulix: ile kizkur Wix: orina Hanal: janari Nah: etxe Pixan: hildakoa, espiritu Tirixtá: diarrea Xik': besape Kirits: zikin Ka' al: itsusi Max: tximu Otoch: etxe Pech: kaparra Uk': xorri Xux: azkarra Alux: galtzagorri antzeko pertsonai mitologikoa Chel: ilehori Chich, o chichi: amona Dzots: saguzarra Uay: azti Míis:erratza Mis:katu
Zenbakiak [aldatu]
- 1 - Jun
- 2 - Ka'a
- 3 - Óox
- 4 - Kan
- 5 - Jo'
- 6 - Wak
- 7 - U'uk
- 8 - Waxak
- 9 - Bolon
- 10 - Lajun
- 11 - Buluk
- 12 - Ka'a lajun
- 13 - Óox lajun
- 14 - Kan lajun
- 15 - Jo' lajun
- 16 - Wak lajun
- 17 - U'uk lajun
- 18 - Waxak lajun
- 19 - Bolon Lajun
- 20 - Jun K'aal
- 400 - Jun K'aax O Jun Baak
- 8000 - Jun Piik
- 160000 - Jun Kalab
- 3200000- Jun K'iinchil
- 64000000 - Jun Alaw
Ohiko esaldi batzuk [aldatu]
Maia hizkuntzaz galdera ikurrak ez dira erabiltzen, berezko elementu galdetzaileak daudelako.
- Bix a beel: Zer moduz? (hitzez hitz: «nola dago zure bidea?»)
- Ma'alob, kux teech: Ongi, eta zu?
- Bey xan teen: Baita ni ere.
- Bix a k'aaba’: Nola duzu izena?
- In k'aaba'e' Jorge: Nire izena Gorka da.
- Jach ki'imak in wóol in k'ajóolt kech: Pozten nau zu ezagutzeak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Instituto Nacional de Estadística. XII. errolda.
- ↑ 1986an 12 hiztun gelditzen ziren. Gordon, Raymond G., Jr. (ed.). Ethnologue, (2005).
- ↑ Instituto Nacional de Estadística. XII. errolda.
- ↑ Fidencio Briceño Chel: http://www.mayas.uady.mx/articulos/lengua.html