Yueyaquan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lakua eta oasiaren ikuspegia 2006an.

Yueyaquan (txineraz: 月牙泉; pinyineraz: Yuèyá Quán, Txinako Herri Errepublikako Gansu probintziako Dunhuang hiritik bost kilometro hego-mendebaldean dagoen oasi batean sortutako lakua da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakuaren izena Qing dinastiaren garaitik dator. 1960ko hamarkadan lakuaren batez besteko sakonera 4 eta 5 metro artekoa zen (gehienezko sakonera 7,5 metrokoa zen). Ondorengo urteetan lakuko uren maila etengabe jaitsi da, eta 1990eko hamarkadan lakuak 5.500 metro koadro baino ez zituen, batez besteko sakonera metro bat baino txikiagoa izanik.

Probintziako agintariek lakuaren galera gelditu nahi duten arren, gobernuak duen aurrenkontu faltak ezinezko egin ditu uraren mailaren jaitsiera eragozteko saiakerak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 40°5′12″N 94°40′10″E / 40.08667°N 94.66944°E / 40.08667; 94.66944

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yueyaquan Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.