Yunus Emre
Wikipedia(e)tik
Yunus Emren estatua, Istanbulen.
Yunus Emre (Turkia, XIII. mendearen erdialdean - Turkia, 1321) turkiar olerkari eta mistikoa izan zen.
Biografia[aldatu]
Elezahar ugari sortu dira Yunusen bizitzaz, baina sufismoan eta filosofia mistikoan aditua zela esan daiteke ziur. 40 urtez haren irakasle Tapduk Emreren pausoak jarraitu zituen.
XIII. mendeko filosofo mistikoen jarraitzailea izan zen, Rumikena bereziki; dena dela, Rumik baino ospe handiagoa izan zuen herritarren artean eta hil ondoren santu gisa gurtu zuten. Jainkozko maitasunari eta gizonen patuari buruzko olerkiak idatzi zituen, oso sentikorrak eta ulerterrazak. Eragin handia izan zuen turkiar mistikoengan eta 1910etik aurrerako Turkiako olerkigintzaren pizkundeko olerkarien iturburua izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.