Yves Rocard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Yves Rocard frantses fisikaria izan zen (Vannes, Morbihan, 1903 - 1992). Yves Rocarden lehenengo ikerketa-lana argiak isurkarietan duen difusioari buruzkoa izan zen. Bestalde, automobilei eta gurpilei buruz azterketa ugari egin zituen, eta ospe handiko zientzialaria izan zen, alor horretan. 1928an Radiotechnique enpresak haririk gabeko lanparak hobetzeko kontratatu zuen. Rocardek berotze ez zuzeneko lanpara bat egitea proposatu zuen. Hegazkinen hegoen dardarak eragiten duen triodoen burrunbaz ere arduratu zen, eta orobat, gaur egungo hegazkinen industriako beste zenbait arazoz. 1943an Aliatuen alde jarri zituen bere ezagutzak, irratiko ingeniari gisa lan eginez haientzat. Ondoren, Frantziako itsas gudarostean sartu zen. Gerra ondoren, goi-mailako eskolara itzuli zen, eta han, fisikaren alorra indartu zuen. Jakintza-arlo berri bat sortu zuen Frantzian, irrati-astronomia, hain zuzen ere. Beste hainbat alor lantzeaz gainera, Yves Rocardek energia atomikoko erakundean ere lan egin zuen, eta 1952. urtetik aurrera, Frantziako arma nuklearrak definitzeko goi-mailako lanak egin zituen. Rocarden ekarpena oinarrizkoa izan zen eztanden ahalmena neurtzeko. Dynamique des vibrations (Dardaren dinamika) lanean, uhin akustikoen transmisioa azaldu zuen. Bere lanak aurrera eramateko, geofisikaren alorrean ere ikerketak egin behar izan zituen. Berak asmatutako sismografoak jarri zituen Frantzian, eta bulkanologoek bere izena jarri zioten itsaspeko sumendi bati. Yves Rocardek, bestalde, beti erakutsi zuen mundu bizigabearen eta mundu bizidunaren arteko harremanen inguruko kezka.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]