Yvonne Minton

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:56, 30 apirila 2015

Yvonne Fay Minton (Sydney, Australia, 1938 -) australiar opera-abeslaria da, mezzosopranoa.

Biografia

Kantuko ikasketak Sydneyn egin ondoren, Londresa joan zen. 1961ean, Kathleen-Ferrier saria irabazi zuen. Urte horretan bertan, Londresko Covent Gardenen egin zuen debuta Mussorgskiren Boris Goudunov lanarekin.

1965ean, Pietro Mascagniren Cavalleria rusticana laneko emakumezko protagonistaren papera egin zuen antzoki horretan bertan. Londresko Covent Gardenen, hainbat lanetan parte hartu du, Gluck, Mozart, Wagner eta Debussyren obrekin, batez ere. Horretaz gainera, munduko antzoki nagusietan aritu da, New York, Bayreuth, Salzburgo eta Parisen.

Bere errepertorioa opera barrokotik hasi (Henry Purcell) eta XX. mendeko musikaraino iristen da. Michael Tippetten opera bat sortzen parte hartu zuen 1970eanThe Knot Garden—, eta Alban Bergen Lulu lanaren bertsio osoa egin zuen, Pierre Boulezen zuzendaritzapean, Parisko Operan, 1979an. Operaz gainera, berdin-berdin kantatu ditu Maurice Ravel, Arnold Schönberg eta Pierre Boulezen lanak.


Erreferentziak