ZX Spectrum

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZX Spectrum

ZX Spectrumeko jatorrizko modeloa.
Mota Ordenagailu Pertsonala
Merkaturatua 1982ko apirilaren 23a
Deskatalogatua 1992
Prozesadorea Z80 @ 3.5 MHz edo parekidea
Memoria 16 KB / 48 KB / 128 KB
Sistema operatiboa Sinclair BASIC

ZX Spectrum-a 80ko hamarkadako etxe-ordenagailu ezagunetarikoa da. Lehen modeloa 1982ko apirilean Sinclair Research-ek merkaturatua izan zen Erresuma Batuan, eta familiako azken modeloak 1993an fabrikatuak izan ziren. Bere erabilerraztasun eta salneurri merkeari esker herrialde askotako milioika lagunen lehen ordenagailua izan zen.

Modeloak

ZX Spectrum 16/48K (1982)

Lehen modeloek 16 edo 48 kilobyte RAM eduki zezaketen. Beraien ROM 16 kilobytekoa zen, Sinclair BASIC-a edukiz. Zilog Z80-A 3,50 MHz-ko abiadurarekiko CPU bat zuten. Kanal bakarreko soinua barneko bibragailu batek sortzen zuen. Teklatua kautxuzkoa zen. Programak eta datuak kasete grabagailu arrunt batean (ez barne) grabatzen zituzten. Telebista arrunt baterako bideo irteera bat zeukaten (Spectrum guztietan bezala). Spectrum guztiek 256x192ko bereizmena zituzten, 15 kolorerekin.

ZX Spectrum + (1984)

Teklatu hobearekiko Spectrum 48 Kb bat zen. Honetaz gain, reset-botoi bat zuen.

ZX Spectrum 128 (1985)

Bere teklatua eta aurreko modeloarena berdintsuak ziren. Baina barrutik ezberdinagoak ziren. 128 Kb RAM eta 32 Kb ROM (hobetutako BASIC-editore berri bat edukiz) zituen. Honetaz gain, hiru kanaleko soinu berria telebistan entzuten zen, MIDIrekin bateragarria zen eta zenbait periferikorako irteerak zituen.

ZX Spectrum +2 (1986)

1986an Amstrad lehiakideak Sinclair erosi zuen. Bere lehen modeloa, ZX Spectrum +2-a izan zen. Spectrum 128 bat zen, hobetutako teklatu batekin eta garrantzitsuena: kasete grabagailu bat zuen karkasan barne. Lehen aldiz bi joystick-etarako portuak zituen (aurreko modeloetan kanpo-interfazeen bidez konektatzen ziren).

ZX Spectrum +3 (1987)

ZX Spectrum +3

Kasete grabagailuaren ordez, 3 hazbeteko diskete-unitate bat zeukan. ROM 64 Kilobytekoa zen, disketearen sistema eragilearekin.

ZX Spectrum +2A (1987)

Bere karkasa +2koa zen eta barnea +3koa zen.

Klonak

50 klon ofizial zein ez-ofizial baino gehiago zenbatu dute, gehienak Ekialdeko Europan eta Hego Amerikan.

90ko hamarkadan Spectrum-a, gainontzeko 8 bit-eko ordenagailuak bezala, 16 bit-eko ordenagailu berriek ordezkatua izan zen.

Softwarea

Spectrum-ean erabiltzeko 13.000 programa baino gehiago sortu zuten. Gehienak bideojokoak, baina mota guztietako programak ere bai. Zenbait egungo bideojoko programatzailek Spectrum-ean hasi zuten beraien lanbidea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ZX Spectrum Aldatu lotura Wikidatan


  • (Ingelesez) World of Spectrum - ZX Spectrum-ari buruzko webgune ofiziala. Milaka doako bideojoko eta artxibo original, baita ere PC-an erabiltzeko emuladoreak.
  • (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Retrospec - Spectrum-eko jokoen PC-rentzako doako bertsio berriak.